Osakidetzak, azkenean, lanbide karreraren mailak ordaindu ditzan lortu du SATSEk

02 Maiatza 2019

Urte luzez mobilizazio eta epaiketetan sartuta egon ostean, Osakidetzak 2011ko mahai sektorialean sinatutako akordioa bete dezan lortu du sindikatuak. Euskal Osasun Zerbitzuak 2019 urtean zehar ordainduko du 9.000 profesional baino gehiagorekin duen zorra.

Urte luzeetako mobilizazio, epaiketa eta aldarrikapenen ondoren, azkenean, Osakidetzak lanbide karreraren atzerapenak ordaindu ditzan lortu du SATSEk, hau da, 9.000 profesional baino gehiagorekin duen zorra ordaintzea. Hala adierazi du gaur Gasteizen izandako mahai sektorialean.

Osakidetzak adierazi du bere asmoa 2019 urtea bukatu baino lehen ordaintzea dela. Euskadiko Erizaintza Sindikatua pozik agertu da azkenean, 2011ko mahai sektorialean sinatutako akordioa beteko delako.

Bestalde, Euskal Osasun Zerbitzuari ezohiko deialdi bat deitzeko konpromisoa har dezala eskatu dio SATSEk,  langile bakoitzari dagokion mailara heltzea bermatuko duena eta etendurak eragindako kalteak konponduko dituena. “Deialdi berri honen bidez, urte hauetan guztietan parte hartu ezin izan duten pertsonen albo-kalteak konpondu behar ditu”, adierazi du sindikatuak.

Eredu berria

"Euskal Osasun Zerbitzuak lanbide garapenaren eredu berri bat ere negoziatzea espero dugu, faktore subjektibo eta ezberdintasunak hobetuko dituena" adierazi du SATSEk.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren erabakiaren aurrean, Euskadiko Erizaintza Sindikatuak balorazio positiboa egiten du. “Mobilizazio eta neurri judizialez beteriko zazpi urteren ondoren, Osakidetzak, behingoz, hausnartu eta bere zorra ordainduko du”, esan du SATSEk.