Populazioaren ehuneko 60k uste du erizaintzaren lana ez dela ezagutzen

11 Maiatza 2015
  • “Erizaintzaren Erradiografia” txostenak erizain lanarekiko ezjakintasuna ezagutarazten du.  
  • Hiritarrei “Zer egin dezake zure erizainak zuregatik?” diptikoak banatuko zaizkie.
  • Vera Erizaina urtxintxak erizainaren irudia hurbilduko die paziente txikienei.

Bilbo, maiatzak 11. Bihar, maiatzak 12, Erizaintzaren Nazioarteko Egunaren Ospakizuna dela eta, erizaintza-profesionalek jarduera desberdinak burutuko dituzte gizartearen begietan bere osasun-sistema barruko lana ikusgai egiteko. SATSEk egindako “Erizaintzaren erradiografia: ikuspegi politikoa eta ikuspen soziala” txostenak ondorioztatzen du “populazioaren ehuneko 60ak uste duela erizaintzaren lana ez dela ezagutzen”.

Euskadin, erizainek hiritarren artean  “Zer egin dezake zuregatik zure erizainak?” diptiko informatzaileak banatuko  dituzte  gizartea informatzeko.  Halaber, “Vera, erizaina” urtxintxak, hiru probintzietako ospitaleetan ingresatutako neska eta mutikoei ipuinak banatuko dizkie, erizainaren irudia txikienei hurbiltzeko.

SATSErentzat, “garrantzitsua da hiritarrek erizaitzaren lana ezagutzea eta honek plantila eta erizain baliabide egokiak eskatzea, dagoeneko nazio eta nazioarteko erakunde ugariren ikerketak egiten ari diren bezala”.

Txostena

Erizaintzaren Nazioarteko Egun honen ospakizunarekin bat eginez, sindikatuak “Erizaintzaren erradiografia: ikuspegi politikoa eta ikuspen soziala” txostena publiko egin du, zeinetan, erizaintzaren gaurko errealitatearen eta bere osasun-sisteman duen eraginaren analisi bat egiteaz gain, hiritarrek bizibideari buruz zer dakiten eta zer pentsatzen duten galdetu duen galdeketaren emaitzak azaltzen diren.

Beste emaitza batzuen artean, 100.000 herritarren artean 4.700 pertsona baino gehiagok betetako galdeketak ondorioztatzen du, 10 herritarretik ia 6k uste duela  gizarteak ez duela erizaintza-profesionalen lana benetan ezagutzen. Zundaketak dio ere herritarren ia erdiak bere osasunarekin erlazionaturiko alderdiak ez dizkiola bere erizainari kontsultatzen. 

Profesional erizainak bere egunerokoan egiten dituen lanen ezaguerarik ezari, jende askok osasun-zentroan edo adinduen-egoitzetan soilik lan egiten duela sinesten duela lotzen zaio, jardun-eremuak asko direla jakin gabe. Horrela, 10 herritarretik 2k bakarrik identifikatu dute erizainek ikastetxeetan lan egiten dutela, eta 10etik 3k kiroletako guneak, estetika-klinikak, edo osasun-kudeaketa bezalako eremuetan. 

Profesionalagoak, konpetentzia berriak

Txostenak nabarmentzen du ere, OMEren gomendioekin eta ELGAren joerarekin bat, gure osasun-sistema berbideratzea beharrezkoa gertatzen dela, haren medikalizaziotik populazioaren zahartzearen eta patologia kronikoen handiagotzearen  ondorioz, XXI mende honetan nagusituko diren ardura politiketako garapenera eboluzionatuz. 

Osasun-sistemaren berbideratze honen arabera, SATSEk ezinbestekotzat jotzen du erizain-baliabideak areagotzea, bai osasun-sisteman bai soziosanitarioan ere, honek herritarren behar eta eskariei ardura egokiak ematea eta baita erizain-langabezia arinduko luketen irteera laboralak ere eskaintzea suposatuko lukeelarik.

Halaber, erizainen heziketak ingurune laboral berrietan erantzukizun handiagoak bere gain hartzeko gaitasuna ematen diela adierazten du, EBeko zuzendaritzek eta ikerketa desberdinek jasotzen duten  bezala, bere baitan herritarren bizi-kalitatearen hobekuntza eta epe ertainera eta luzera osasun-kostuen jaitsiera ekarriko lukeena.

 Azkenik, erakundeak gogorarazten du krisi-urteetan, eta oraindik indarrean dauden egindako osasun-murrizketak, gehienbat erizaintza-efektiboen murriztapenean zentratzerakoan, kalitate asistentziala mehatxatzen ari direla. Mundu mailako osasun-sistema onenek mediku bakoitzeko 3 erizaineko mediku/erizaina proportzioa mantentzen dute; Espainian, berriz, proportzio hau bataz beste,  sendagileko 1,77 erizainekoa dela agertzen du.

Ikusi hemen "Hazte ver" bideoa

Galería multimedia