SATSEk eztabaida politikoaren erdigunean kokatuko du erizaintzako preskripzioa

11 Maiatza 2016

 Konponbideak bilatzeko helburuarekin, jardunaldi batek legebiltzarkideak eta profesionalak elkartuko ditu. Errege Dekretuak 15.000 euskal erizain baino gehiago segurtasun juridikorik ezako egoera larrian murgilarazi ditu. Gainera, SATSEk erizaintzaren lana ikusaraziko du eskoletan, haur eta gazteei zuzendutako tailerren bitartez.

Bihar, maiatzak 12, Erizaintzaren Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, Euskadiko Erizaintza Sindikatuak iragarri du “Eusko Legebiltzarreko talde politikoak elkartuko dituela, erizaintzako preskripzioaren inguruan eztabaidatu eta konponbideak bilatzeko”.

“Eztabaida politikoaren erdigunean kokatu nahi dugu erizaintzako preskripzioa”. Maiatzaren 24an Bilbon ospatuko den jardunaldi-eztabaida batean, SATSEk legebiltzarkideak eta talde politikoen ordezkari ezberdinak bilduko ditu. “Gure helburua gobernu zentralak onartutako Erizaintzako Preskripzioaren Errege Dekretuak sortu duen egoerari irtenbide bat aurkitzea da. Izan ere, konponbideak bilatzeko, legeak egiteko ahalmen duten horiek dira pertsona aproposenak”, azaldu du SATSEk.

Erizaintzako preskripzioari buruzko 954/2015 Errege Dekretuak 15.000 euskal erizain baino gehiago segurtasun juridikorik gabeko egoera larrian utzi dituela gogorarazi behar da. Era berean, lege berriak osasun-arretan arazoak sortzen ditu: “itxaronaldi luzeagoak, kontsulta gehiago eta kudeaketa gehiago”.

 Jardunaldiak ahalik eta erizain gehien bildu nahi ditu. “Dekretuak erizainen eguneroko lanean sortzen dituen arazoak, lehen eskutik legebiltzarkideei helaraztea nahi dugu”.

 Ikastetxeetako erizaintza

SATSEk erizainek ikastetxeetan egiten duten lana aldarrikatu nahi du. Sindikatuarentzat, eskoletako erizainak ezinbestekoak dira haur eta gazteen osasunaren prebentzioan eta sustapenean. “Ikastetxe bakoitzeko erizain bat exijitzen dugu”.

Egunotan, ikastetxeetako erizainaren papera ikusarazteko, sindikatuak Euskadiko hiru herrialdeetako eskoletan osasun-heziketako jarduera ezberdinak prestatu ditu. “Bihotz-biriketako Bizkortze eta Lehen Sorospenei buruzko tailerrak egiten ari gara gazteekin. Haurrekin, aldiz, erizainek aho eta hortzen higienea eta eskuen garbiketari buruzko tailerrak lantzen dituzte”.

 Murrizketak

 Azken urteotan, Osakidetzak EAEko hainbat ikastetxetan osasun-zerbitzuak kendu dituela salatzen du sindikatuak. “Ikastetxe guztietan zerbitzuak berreskuratzea eta ikastetxeetako erizainen jarduera indartzea exijitzen dugu”.

Asistentziazko lanaz gain, ikastetxeetako erizainak osasun-heziketari lotutako jarduera garrantzitsuak egiten ditu. Jarduera horiek ezinbestekoak dira etorkizunean eman daitezkeen gaixotasun kronikoak saihesteko. Gainera, erizain horiek funtsezkoak dira hezkuntza eremuan meningitisa, elikadurazko intoxikazioak edo infestazio parasitarioak bezalako eritasunak pizten direnean.

Osasun-heziketako Jarduerak Erizaintzaren Nazioarteko Egunean

 

2016ko maiatzak 10 9:30 – 12:00. Tailerra Santo Tomas Lizeoa Ikastolan (Donostia). “Vera Erizaina” ipuin kontaketa, erizainaren papera ikusarazteko. Haur Hezkuntzako 3. mailako ikasleei zuzenduta. Gipuzkoa
2016ko maiatzak 11

10:30 – 12:30 Tailerra Santo Tomas Lizeoa Ikastolan (Donostia).

Bihotz-biriketako Bizkortzea eta Lehen Sorospenetako tailerrak. DBHko 3. mailako ikasleei zuzenduta.

Gipuzkoa

 

2016ko maiatzak 12

10:00 – 14:00  Donostiako Ospitalea.  “Vera Erizaina” urtxintxaren bisitaldia ospitaleko umeei. Ipuin bat banatuko da unitate ezberdinetan, Ospitaleko eskolan eta pediatria kontsultetan. Gipuzkoa
9:00 – 12:30 Tailerra Arrigorriagako Herri Ikastetxean. Aho eta hortzetako higienea eta eskuen garbiketari buruzko tailerrak + “Vera Ezagutu” ipuin kontaketa. Haur Hezkuntzako 3. maila eta Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleei zuzenduta. Bizkaia
9:30 – 11:30 Tailerra Down Araba Elkartean (Vitoria-Gasteiz). Elikadura osasungarriari buruzko tailerra, jolasak eta gosari osasungarria. Araba
15:00 – 16:00 Tailerra Presentación de María Hijas de la Cruz Ikastetxea (Bilbo). Aho eta hortzetako higienea eta eskuen garbiketari buruzko tailerrak + “Vera Ezagutu” ipuin kontaketa. Haur Hezkuntzako ikasleei zuzenduta. Bizkaia
2016ko maiatzak 13 10:30 – 12:30 Tailerra Santo Tomas Lizeoa Ikastolan (Donostia). Bihotz-biriketako Bizkortzea eta Lehen Sorospenetako tailerrak. DBHko 4. mailako ikasleei zuzenduta. Gipuzkoa
11:00 Arabako Unibertsitate Ospitalea (Vitoria-Gasteiz). “Vera Erizaina” urtxintxaren bisitaldia. Astean zehar, ospitalean ingresaturik dauden haurrek erizainaren paperari buruzko gogoeta egin dute. Umeek marrazkiak, ipuinak, olerkiak eta bestelako lanak egin dituzte. Maiatzaren 13an Verak guzti horiek jasoko ditu eta ipuin bat emango die umeei. Araba

Galería multimedia