Zigor berrria Osakidetzarentzat grebarako eskubidea urratzeagatik

22 Ekaina 2022

Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak Osakidetza kondenatu du SATSE Sindikatuaren, haren erizain eta fisioterapeuten eta profesional guztien greba-eskubidea urratzeagatik, 2022ko otsailaren 25eko eta 28ko greba-egunetan

Administrazioarekiko Auzien Bilboko 1. Epaitegiak epai bat eman du Osakidetza kondenatzeko SATSEk, erizainek, fisioterapeutek eta gainerako profesionalek greba egiteko duten eskubideari dagokionez askatasun sindikala baliatzeko oinarrizko eskubidea urratzeagatik.

Epaitegiak deuseztzat jotzen du Barrualde-Galdakao eta Uribe ESIek 2022ko otsailaren 25eko eta 28ko grebetarako Lehen Mailako Arretan egindako gutxieneko zerbitzuen zehaztapena. Bi egun horietan, ESI horiek gutxieneko zerbitzuen aginduen edukia urratu zuten, Eusko Jaurlaritzak ezarritakoak gaindituz. Zehazki, Osakidetzak ez zuen errespetatu gutxieneko zerbitzuak osasun-zentro berberetan eta larunbat bateko langileekin soilik ezartzeko irizpidea.

Justiziak deuseztzat jotzen du, halaber, otsailaren 28ko grebarako gutxieneko zerbitzuen zehaztapena Osakidetzako Uribe ESIari atxikitako Urdulizko Ospitaleko eguneko ospitale medikoko, endoskopietako, erradiologiako (RX), etxeko ospitalizazioko eta eguneko ospitale medikoko unitateetan, Osakidetzak larunbatetan ematen ez dituen zerbitzuak gutxieneko zerbitzuen eraginpean sartu dituelako.

Horri dagokionez, Osakidetzak alegatzen zuen ezin zituela herritarrak zerbitzu jakin batzuk gabe utzi osasuna bermatzeko; hala ere, epaiak adierazten du horrek ondorioztatuko lukeela Osakidetzak osasun-laguntzaren diseinu bat egituratu duela asteburuetan, larunbatetan zehazki, herritarrek osasunerako duten eskubidearen aurka.

Eusko Jaurlaritzak eta Osakidetzak gutxieneko zerbitzuak eta horien aplikazioa erabiltzen dituzte profesionalek greba egiteko duten benetako eskubidea saihesteko eta, horrela, langileen ondoeza agerian jartzea minimizatzeko. Gainera, sindikatuen protesta isiltzen saiatzen da, osasun-zerbitzu publikoan etengabe egiten ari diren murrizketen, lan-baldintzen narriaduraren eta negoziazio kolektiborik ezaren aurrean.

SATSEk adierazi nahi du pozik dagoela epai honekin; izan ere, epaitegiak egiaztatu du Osakidetzak ez zuela inolako ahaleginik egin profesionalek grebarako oinarrizko eskubidea baliatzeko zuten eskubidearen proportzionaltasuna bermatzeko eta funtsezko zerbitzuak mantentzeko, eta, horregatik, berriz ere eskatu die zuzendariei etorkizuneko greba-deialdietan plantillaren legezko eskubide hori errespetatzeko.