Araudia

Erizaintza lanbidea arautzen duen lege-egitura ezagutzea ezinbestekoa da eskubideak eta betebeharrak modu egokian egikaritzeko. Atal honetan Erizaintzako profesionalen jarduna arautzen dituzten estatu eta autonomia mailako legeak, estatutuak, errege dekretuak, ebazpenak eta bestelako arauak topatuko dituzu. Era berean, lanbidearentzat interesgarriak izan daitezkeen arauak ere aurkituko dituzu.

23 mar 2016

Instrukzio berriak: Aldi baterako ezintasuna eta hizkuntza-eskakizunaren derrigortasun-data igarota duten lanpostuen estaldura

Osakidetzak instrukzio berri bi argitaratu ditu bi alderdi horiek arautzeko.

Garrantzitsua! Osakidetzak Instrukzio berri bi argitaratu ditu ondorengo gaien inguruan: Aldi baterako ezintasunaren tramitazioa eta gaixotasun arruntean edo lanez kanpoko istripuetan emango diren o...

  • Currently 0 out of 5 Stars.
1 comentario

Normativa

  • Osakidetza. 6/2017 Jarrabidea. Hizkuntza-eskakizunen eta derrigortasun-data daukaten lehentasunezko unitateetako plazen aldaketak

    Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko II. Plana garatzea, hizkuntza-eskakizunen eta derrigortasun-data daukaten lehentasunezko unitateetako plazen aldaketei dagokienez

    22 abe 2017 - 5,90 MB Descargar
  • Osakidetza.3/2017 Jarrabidea. Haurdunaldi subrogatu bidezko amatasun kasuetarako baimena

    Autonómica

    Instrukzio honen xedea da Osakidetzaren langileentzat, haurdunaldi subrogatu bidezko amatasun kasuetan, jaiotzagatiko baimena, nazioarteko harreraren edo adopzioaren ondoriozko lekualdatzeagatiko baimena eta edoskitze-baimena izateko eskubidea arautzea, amatasun horri dagozkion prestazio ekonomikoei kalterik egin gabe.

    22 abe 2017 - 843,69 kB Descargar
  • Osakidetzako langileen 2017. urterako lansariei buruzko 7/2017 Jarraibidea

    Autonómica

    7/2017 Jarraibidea, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiarena, Osakidetza- Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoko langileen 2017. urterako lansariei eta horiek nominan aplikatzeko moduari buruz

    22 abe 2017 - 24,09 MB Descargar