Espezialitateak

450/2005 Errege Dekretua da Erizain espezialistaren titulua eskuratzea arautzen duen legea. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak titulu hori ematen du eta derrigorrezkoa da erizaintzako espezialitateren batean jarduteko.2005eko maiatzaren 6an EBOn argitaratutako arauak espezialitate-katalogoa gaurkotu zuen eta, guztira, zazpi sailkatzen ditu: Obstetriko-ginekologikoa, Osasun Mentala, Lan-erizaintza, Geriatrikoa, Pediatrikoa, Familia eta Komunitatekoa eta Mediko-kirurgikoa.

EIR

  • Atal honetan EIR probaren deialdiei buruzko informazio guztia aurkituko duzu, erizaintzako espezialitateen prestakuntza plazetarako sarbidea lortzeko. Aurten ondorengo espezialitateen prestakuntzarako plazak iragarri dira: Emagina, Osasun Mentaleko Erizaintza, Laneko Erizaintza, Pediatrikoa, Geriatrikoa eta Familia eta Komunitatekoa.

Gaurkotasuna

  • Erizaintzako espezialitateei buruzko gaurkotasuna ikusi, azken berriak partekatu eta batu zaitez erizain espezialistaren kategoria Estatuan sortzeko kanpainara.

Espezialista naiz

  • Atal honetan Erizaintzako espezialitate ezberdinei buruzko informazio guztia aurkituko duzu (Obstretiko-ginekologikoa, Osasun Mentala, Laneko Erizaintza, Pediatrikoa, Geriatrikoa, Familia eta Komunitatekoa eta Mediko-kirurgikoa). EIR sistemako prestakuntzari, EIR deialdiei, espezialitate bakoitzeko prestakuntza-planei eta barrekoei buruzko informazioa ere jasotzen da.