Nazioarteko presentzia

1992. urtetik, SATSEk nazioarteko presentzia du, Europako Sindikatu Publikoen Federazioaren (EUROFEDOP) Profesionalen Kontseiluaren parte baita. Sindikatuak Osasungintzako presidentzia du EUROFEDOP-en eta Idazmahai Betearazlearen  presidentziaordetza du ere.

Zer da EUROFEDOP?

EUROFEDOP, Europako Sindikatu Publikoen Federazioa, 1966. urtean jaio zen Vienan, Austria eta Belgika herrialdeen ekimenez, Europan gizarte-kulturaren garapena sustatzeko asmoarekin. Gaur egun, 23 herrialdetako 52 sindikatuk osatzen dute erakundea.

Federazioa INFEDOP-en parte da (Zerbitzuetako Langileen Nazioarteko Federazioa), Munduko Lan Konfederakundearen (CMT) barne dagoena. Azken erakunde horrek, 113 herrialdetako afiliatutako erakundeak batzen ditu eta guztira 26 milioi kide ditu.

EUROFEDOP sektore profesional ezberdinetan banatuta dago, zerbitzu ezberdinetako sindikatuetan dauden langile publikoak batzen dituztenak: Defentsa, Finantzak, Justizia, Emakumea, Posta Zerbitzuak eta Telekomunikazioak, Ministeritzak, Tokiko eta Eskualdeko Administrazioa eta Osasungintza.

SATSE eta EUROFEDOP

SATSEren partaidetza EUROFEDOP erakundean pixkanaka garatu da. Prozesua bete egin zen Erizaintza Sindikatuko kidea den Esther Reyes Osasun-Kontseilu Profesionalaren Presidentea izendatu zutenean.

Gauzak horrela, SATSE da Kontseilu Profesionaleko presidentzia duen Estatuko sindikatu bakarra. Erizaintza Sindikatua, gainera, organo aktibo garrantzitsuenen parte da: Idazmahai Betearazlea eta Kontseiluetako Presidenteen Bilkura, EUROFEDOP-eko egitura-eskeman jasotzen den bezala.

Horiek guztiek ez dute soilik SATSEri garrantzi handiagoa ematen europar testuinguruan, baizik eta sindikatuko ordezkariei europar osasun-politikak ematen dituzten erakundeekin komunikazio harreman iraunkorrak izateko aukera ere ematen diete.