Erakundearen egitura
SATSE Euskadiren kudeaketa organoak lau mailatan antolatzen dira: Autonomia Asanblada, Autonomia Batzorde Betearazlea, ABB-ren Komisio Iraunkorra eta Autonomiako Idazkari Nagusia.

Egitura autonomikoa
- Autonomia Asanblada: sindikatuaren organo gorena da Autonomia Erkidegoan.
- Autonomia Batzorde Betearazlea: sindikatuaren zuzendaritza-organoa da Euskadin.
- ABB-ren Komisio Iraunkorra: Autonomia Batzorde Betearazlearen organo betearazlea da.
- Autonomiako Idazkari Nagusia: Presidentearen eginkizun berdinak ditu Autonomiako Idazkari Nagusiak, esparru autonomikoa gainditzen dituztenak izan ezik.
Erizaintzaren Garapenerako Fundazioa
1989ko ekainaren 28an Erizaintza Sindikatuak FUDEN, Erizaintzaren Garapenerako Fundazioa, sortu zuen. Lanbidea garatu eta sendotzeko erakunde bat sortzearen erizainen eskakizunei erantzuna emateko jaio zen fundazioa.
Urte guzti horietan zehar, FUDENek osasunaren garapena indartu eta bultzatu du, bere alderdi guztietan, arreta berezia jarriz Erizaintzaren ekarpenei.
Bere helburuak betetzeko, FUDENek hasieratik erizaintzako profesionalen eskaerei erantzuteko erabakia hartu zuen. Horretarako hainbat neurri burutu izan ditu: ezagutzaren etengabeko gaurkotzea, ikerketaren promozioa, ezagutzaren hedapena eta baliabide txikiagoko herrialdeekin esperientzien hartu-ematea.
Arrazoi horrexegatik, Fundazioa hiru atal nagusitan antolatzen da: Prestakuntza Saila, Gizarte Saila eta Erizaintzako Kooperaziorako Saila. Sail bakoitzak talde juridikoaren eta komunikazio-taldearen babesa dauka.