Zer aldarrikatzen dugu

SATSEk erizainen, emaginen eta fisioterapeuten lanbidearen garapenean eragina duten gaiek hobetzeko lan egiten du. Sindikatuak profesionalak ordezkatu eta defendatzen ditu haien lan-bizitzan, beren eskubideak aldarrikatzen ditu eta haien eguneroko arazoak konpontzeko alternatibak proposatu eta negoziatzen ditu.

Lanpostuak gehitzea

  • SATSEk erizainen, emaginen eta fisioterapeuten lanpostuak gehitzea eskatzen du, Europako ratioetara egokitzeko xedearekin.

Espezialitateen garapen eraginkorra

  • SATSErentzat ezinbestekoa da espezialisten lanpostuak ezartzea eta erizain espezialistaren kategoria sortzea.

Lan-baldintzak hobetzea

  • SATSEk premiazkoa deritzo lanaldia egokitzea, lan-zamak murriztea eta guardien, jaiegunen eta gaueko txanden lansariak gehitzea.

Lanbide-garapena

  • Erizaintzako profesionalentzat Lanbide Garapenaren Aitorpen Sistema publikoa, banakakoa, borondatezkoa eta eskuratutako graduari men egiten diona exijitzen du SATSEk.

Lanbide-sailkapen berria

  • SATSEk Erizaintzaren funtzioak eta konpetentziak handitzea aldarrikatzen du. Horrez gain, lanbide-sailkapen berriari lotuta, lansariak hobetzea aldarrikatzen du.

Lan-ibilbidea

  • SATSEk profesionalen lan-bizitzan zehar lan-baldintzak hobetzen dituen ibilbidea ezartzea proposatzen du.

Aurretiazko jubilazioa eta jubilazio partziala

  • SATSEk Erizaintzaren borondatezko eta aurretiazko jubilazioa defendatzen du: 60 urtetik aurrera eta, gutxienez, 25 urteko zerbitzu-ematearekin.