Zer eskaintzen dugu
Erakunde sindikala den heinean, SATSEk Erizaintza eta Fisioterapiako profesionalak ordezkatu eta defendatzen ditu, haien lan-bizitzan zehar lan-baldintzak hobetzen dituzten alternatibak proposatuz.
Sindikatu profesional gisa, lanbidearen garapenaren alde lan egiten du, hala nola haren ikusgaitasuna eta gizarte-aitorpenaren alde.
Eta gainera, erakunde sindikal moderno gisa, afiliazioaren egunerokotasuneko alderdi ezberdinetako beharrizanei erantzuna eman nahi die, abantaila eta zerbitzu ugari eskainiz.
Beti zure ondoan
-
SATSE bere afiliaziotik gertu dago. Hurbiltasuna helburu, ondorengoak eskaintzen dizkie afiliatuei, lantokietako ordezkari sindikalen bitartez: harreman pertsonalizatua, aholkularitza eta laguntza lanbideari lotutako edozein alderditan.
FUDEN-ekin prestatzen zaitugu
-
Erizaintzaren Garapenerako Fundazioaren (FUDEN) bitartez, SATSEk doako prestakuntzak eta beherapen garrantzitsuak dituzten prestakuntzak eskaintzen dizkie afiliatuei.
Lan egiten laguntzen zaitugu
-
SATSEk lanaren aldeko apustua egiten du eta horretarako atal berezia eskaintzen du. Atal horretan, esklusiboki, afiliazioak lan eskaintza ezberdinak aurkituko ditu (estatu osoko osasun zentro publikoetan, itundutakoetan eta pribatuetan).
‘Vive’, SATSEren kluba
-
‘Vive’, SATSEren kluba espazio berria da, non afiliatuek eta haien senideek aisialdi planez, zerbitzuez eta abantailez baldintza esklusiboetan goza ditzaten.