Zer pentsatzen dugu

SATSEk honela definitzen du bere burua: erabat profesionala, independentea eta progresista den sindikatua. Izan ere, sindikatua edozein ildo politikotik kanpo dago eta bere afiliazioaren ideien aniztasuna errespetatzen du. Era berean, sindikatuak erabat errespetatzen ditu duintasun profesionala eta Erizaintzako lanbidea arautzen dituzten arau etikoak eta legalak.

Erizaintza Sinikatuak osasungintza eredu publikoa defendatzen du, Osasungintzaren Lege Orokorrean jasotzen diren printzipioetan oinarrituta: unibertsalitatea, berdintasuna, elkartasuna eta doakotasuna.

Demokrazia eta partaidetza

  • SATSEren barne-egitura zein erregimen funtzionala demokraziaren printzipioetan oinarritzen dira.

Pazienteak eta zainketak

  • SATSErentzat, funtsezkoa da pazienteetan oinarritutako osasun-ikuspegia. Pazienteak osotasunean ikusi eta tratatu egiten ditugu eta, horregatik, beren beharrizanetara egokitutako zerbitzuak defendatzen ditugu, osasun-sistema publikoa bermatzeko helburuarekin.

Elkarrekin gehiago gara

  • SATSEko kideoi benetan batzen gaituena erizainen, emaginen eta fisioterapeuten lanbidea hobetu dezakegularen sinesmen tinkoa da, haiek osasun-sisteman duten ikusgaitasuna handituz.

Zure ahotsa gara

  • SATSEk bere esku dauden neurri guztiak hartuko ditu, bere afiliatuen interes sozio-profesional eta lanbide-interesen defentsan, bai eta osasun publikoaren defentsan.