Enplegua

EPE arrunta 20-21-22: Fisioterapeuta eta Emaginen Erresultak

Gaur, 2026ko otsailaren 27an, EPE 2020-2021-2022 webgunean honako kategoria hauei dagozkien hautagaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena jasotzen dituzten ebazpenak argitaratzea aurreikusi da: FISIOTERAPEUTA ETA EMAGINA

2020-2021-2022ko EPEko izangaien behin betiko ebazpenak eta dagozkien destinoen esleipenaren aurka gora jotzeko errekurtsoak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 2tik 2026ko apirilaren 1era bitartekoa izango da; horretarako, 2020-2021-2022ko EPEko webgunean eskuragarri dagoen aplikazioa erabili beharko dute.

2026ko martxoaren 13ko EHAAn, aipatutako kategoriei dagozkien estatutupeko langile finkoen izendapena jasotzen duten ebazpenak argitaratzea aurreikusi da.

Esleitutako lanpostuaz jabetzeko epea 2026ko martxoaren 16tik 2026ko martxoaren 23ra bitartekoa izango da, bi egun horiek barne.

"Web bidezko aplikazioan" martxoaren 3tik aurrera eskatu ahal izango da hitzordua adierazitako kategorietako lanpostuez jabetzeko. Ebazpen horiek gaur argitaratuko dira, informazio gisa, Osakidetzaren webgunean.