Garapen Profesionala

Osakidetza: Lan-orduetatik kanpoko udako euskara-ikastaroetarako eskaera irekia

Eskaerak aurkezteko epea 2025eko apirilaren 29tik maiatzaren 11ra izango da

2024-2025 udako euskara-ikastaroen deialdia argitaratu da Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren 2/2025 Instrukzioaren bidez, 2024-2025 udako euskara-ikastaroen deialdia arautzen duen prozedura ezartzen duena. 

 
Aurkezteko epea: 2025eko apirilaren 29tik maiatzaren 11ra (biak barne) 
 
Baldintzak:  

  • 2024ko maiatzaren 11tik 2025eko maiatzaren 11ra bitartean zerbitzu aktiboan egotea. 
  • Aldi baterako langileen eta ordezkoen kasuan, Osakidetzan gutxienez 6 hilabetez lan egin izana 2024ko maiatzaren 11tik 2025eko maiatzaren 11ra bitartean. 
  • Aldez aurretik ikastaroren bat egin izana IVAPen deialdiaren bidez. 
  • Matrikula-orriak bertan zehazten den ikastaroan bakarrik matrikulatzeko balioko du. 
  • Ikastaroek HABEk araututako ikastaro-moduluak izan behar dute. 
  • Euskaltegi homologatuek eman behar dituzte. 
  • 80 orduko gutxieneko iraupena. 
  • Ez da C2C2 prestatzeko ikastarorik eskainiko, ezta autoikaskuntza-ikastarorik ere. 

Eskaerak: 
 

Telematikoki: 
www.osakidetza.eus (Profesionalak > Euskera> Euskara ikasi > Udako ikastaroak) 
www.osakidetza.eus (Profesionalak > Giza baliabideen informazio-sistemak > Euskara > Aplikazioan sartu > Kontsulta pertsonalizatuak) 
Paperean: Ezin bada eskaera telematikoa egin. 

Informazio gehiago