Hemeroteca
Eskaintza telematikoa Osakidetza: Emagin eta Lan Osasuneko Erizainen kategoriako bitartekaritzak
21.04.23 | Euskadi
Duela gutxi Osasun Mentaleko kategoriarekin gertatu zen bezala, Osakidetzak emagin eta lan-osasuneko erizainen kategorietako 2021eko zerrenda berriei dagokien 1. eskaintza telematikoa bidali du.
Osakidetzak posta elektroniko bidez bidali die eskaintza hori 2021eko kontratazio-zerrendetan dauden pertsona guztiei.
Beraz, kategoria horietako zerrendetan zaudeten pertsonei, baita aurreko zerrendetako izendapen bat indarrean dutenei ere, zuen helbide elektronikoa berrikustea gomendatzen dizuegu, eskaintza honetan parte hartzeko aukera izan behar duzuelako. Bertan, plazak biltzen dituen excell bat eta destinoak aukeratzeko prozedurarako jarraitu beharreko jarraibideen dokumentu bat aurkitu behar dituzue.
Garrantzitsua, aurreko zerrendetako izendapen bat indarrean baduzu eta lehen eskaintza honetan parte hartzen ez baduzu, bitartekotasuna aldatzeko aukera galduko duzu.
Dokumentazioa arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu. Edozein zalantza izanez gero, SATSEko zure ordezkariei kontsulta diezaiekezu atal sindikaletan edo probintzia-egoitzetan:
Te puede interesar
01.07.20 | Euskadi
SATSE Euskadik lehendakarigaiak elkarrizketatu ditu
06.08.20 | Euskadi