Hemeroteca
Gasteizko epaitegiek berriro zigortu dute GOFE erizain lanpostuaren balorazio berria egitera
26.04.23 | Euskadi
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiak SATSEren errekurtsoa onartu du, eta GOFEko erizainek beren lanpostua berriro baloratzeko eskubidea dutela onartu du.
“Azken balorazioa egin zenetik 25 urte baino gehiago igaro dira, eta denbora horretan guztian zerbitzuaren baldintzak zein erabiltzaileak aldatu dira. Erizaintzako funtzioak oso desberdinak dira orain, eta beste maila bat eman beharko litzaieke”, SATSEk defendatzen duenez.
2019ko azaroan, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak arrazoi eman zion SATSEri. Erabaki hori Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak berretsi zuen ondoren, eta horrek GOFEren Balorazio Batzordea biltzera behartu zuen.
“Nahiz eta SATSEko ordezkariak, gainerako delegatuekin batera, puntuazio handiagoa eman zioten erizain lanpostuari GOFEn, erakundeetako ordezkariek erabaki zuten balorazio interesatua egitea eta prozesu hau hasi aurretik zeuden puntuazio berberak mantentzea”, salatu dutenez.
Bidezko berrikuspena
“Horren aurrean, epaitegietara jo behar izan genuen berriro, justizia eta erizaintzaren interes legitimoak defendatzeko”. Orain, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiak arrazoia eman digu: “SATSEk planteatutako errekurtsoa baietsi behar dela uste du magistratuak, eta Erizaintzari bere lanpostua berriro baloratzeko eskubidea aitortzera kondenatu du”.
Epai horren aurka errekurtsoa aurkez dezake GOFEk Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, baina sindikatu honek, epai hau eta aurreko biak sendoak direnez, espero du GOFEk men egingo diola, eta, lanbidea errespetatuz, erizainok betetzen ditugun eginkizunak behar bezala berrikusiko dituela.
Te puede interesar
01.07.20 | Euskadi
SATSE Euskadik lehendakarigaiak elkarrizketatu ditu
06.08.20 | Euskadi