Hemeroteca
SATSEk Afganistanen gertatutako fisioterapeutaren erailketa gaitzesten du
12.09.17 | Euskadi
SATSE Erizaintza Sindikatuak doluminak adierazi ditu Afganistanen hildako fisioterapeutagatik eta erailketaren aurreko erabateko gaitzespena azpimarratu du.
Mazar-e Sharif herrian (Afganistan) ospitale bateko ortopedia zentroan lan egiten zuen Lorena Enebral Pérez fisioterapeutaren erailketa ezagutzerakoan, SATSEk doluminak publikoki helarazi nahi dizkio hildako fisioterapeutaren familia, lankide eta lagunei.
SATSErentzat, osasungintzako profesionalei zuzendutako edozein motako biolentziak, kasu honetan hilketa bat, ez du inolako justifikaziorik eta guztiz deitoragarria da. Berriz ere, erakunde sindikalak fisioterapeutek egiten duten ezinbesteko lana nabarmendu du, are gehiago gatazka-guneetan egiten direnak, oso egoera txarrean aurkitzen diren pazienteei arreta eskaintzen zaielako.
Hildako fisioterapeutaren erailketaren arrazoiak laster argitzea espero du SATSEk eta besteen bizia zaindu eta salbatzen duten profesionalei bere babesa eskaintzen die.
Te puede interesar
11.12.13 | Euskadi
SATSE, Arabako Lehen Mailako Arretan gehien hazi den sindikatua
11.05.15 | Euskadi
Populazioaren ehuneko 60k uste du erizaintzaren lana ez dela ezagutzen
09.06.15 | Euskadi