IMQ Zorrotzaurreko bi orduko lanuztea erregistratu da Eusko Jaurlaritzan
Joan den martxoaren 30ean Eusko Jaurlaritzan erregistratu dugu 2017ko apirilaren 26an egingo den bi orduko lanuztea. Orain, Eusko Jaurlaritzaren deiaren zain gaude, gutxieneko zerbitzuak negoziatzeko. Lanuztearen egunean elkarretaratzeak eta protesta-manifestaldi bat antolatuko dira. Elkarretaratzearen ordutegiak goizeko eta arratsaldeko bi orduko lanuzteekin bat egingo dute (10:00-12:00 eta 15:00-17:00).
Protesta-manifestaldia Jesusen Bihotzetik abiatuko da apirilaren 26an goizeko 11:00n eta klinikara ailegatuko da Euskalduna zubia zeharkatuz. Gainera, komunikabideak deituko ditugu ordu berean antolatuko dugun prentsaurreko batera.
Lanuztea Langileen Asanbladaren gehiengoaz onartua izan dela eta erabakia enpresaren jarrera aldaezinaren eraginez hartu dela gogorarazi nahi dizuegu. Ia bi hilabete igaro dira azken negoziazio-mahaia ospatu zenetik eta enpresak ez du inolako seinalerik eman, bere jarrera aldaezinari tinko eutsiz.
Arrazoi horregatik, Erizaintza Sindikatuak apirilaren 26ko lanuztean eta elkarretaratze zein manifestaldian parte hartzearen garrantzia azpimarratu du.