Osakidetza: Larrialdietako zuzendari kudeatzailearen deialdian parte hartzeko epea zabalik
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 21eko 342/2020 ebazpenaren bidez, Osakidetzako Larrialdietako Zuzendari-Kudeatzailearen lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragartzen da.
Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuari atxikitako langile finkoek (funtzionarioak, estatutupeko langileak edo lan-kontratuko langileak) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioek eskatu ahal izango dute ebazpen honen bidez deitzen den Larrialdietako zuzendari kudeatzailea, betiere honako baldintza hauek betetzen badituzte:
1.– Unibertsitateko lizentziatura titulua edo baliokidea izatea.
2.– Administrazioan eta kudeaketan esperientzia izan.
ESKAERAK
Interesatuek Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, 2020ko maiatzaren 27tik aurrera.
SATSEk errekurtsoa jarriko du deialdi honen aurka, Osakidetzak erizainei eta fisioterapeutei galarazi nahi dielako Larrialdietako zuzendari gerentearen lanpostuan sartzea, horretarako egitatezko edo zuzenbidezko arrazoirik egon gabe.
Errekurtsoan Osakidetzari eskatuko diogu zuzendu ditzala eta Enplegu Publikoaren Deialdi batean parte hartzeko aukera eman diezaiela MEK sistemaren arabera graduatuta dauden diplomadunei edo zuzenean erizaintzako eta fisioterapiako unibertsitate-graduatuak direnei.
Klikatu hurrengo dokumentuan informazio guztia ikusteko: Informaizo gehiago.
GARRANTZITSUA
Parte hartu nahi baduzu, eskabidea egin ondoren, jarri harremanetan zure probintzia-egoitzarekin.
Zuri laguntzeko eta lanbidea defendatzeko gaude