Osakidetzako Kalitateko zuzendariordearen deialdia
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Kalitateko zuzendariorde lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa argitaratu da.
Ebazpen honen bidez deitzen den Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Kalitateko zuzendariorde lanpostua, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeei atxikitako langile finkoek (funtzionarioak, estatutupeko langileak edo lan-kontratuko langileak), bai eta euskal administrazioko funtzionarioek ere eskatu ahal izango dute.
Interesdunek Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Erakunde Zentraleko Giza Baliabideen Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean azaroaren 14tik aurrera.
Betekizun eta merezimenduei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi deialdi osoa
GARRANTZITSUA
SATSEk Osakidetzak deialdian graduko titulazioa sartzea erreklamatuko du egungo unibertsitate-tituluetara egokituz. Hautagaitza aurkeztu eta baztertzen bazaituzte, jar zaitez harremanetan SATSErekin bere atal sindikalaren edo probintzia-egoitzaren bidez.