SATSEk hobekuntzak aurkeztuko dizkio Emergentzietako Osakidetzaren proposamenari
Gaurko Mahai Sektorialaren bileraren ostean, Osakidetzak adierazi du proposamena ez dela itxia eta alegazioak aurkeztu daitezkela.
Osakidetzako Zuzendaritzak Emergentziak zerbitzua hobetzeko proposamen bat aurkeztu du Osasungintzako Mahai Sektorialean. Euskal Osasun Zerbitzuak adierazi du proposamena ez dela itxia eta sindikatuek alegazioak aurkeztu ditzaketela. SATSEk positiboki hartu du Osakidetzaren pausoa eta alegazioak aurkeztuko ditu hainbat alderdi hobetzeko eta falta diren puntuak gehitzeko:
- Bizi Euskarri Aurreratuko Anbulantziaren osagarria hobetu.
- Manutentzioa, ordutegiak eta atsedenak koordinazio zentroetan.
- Osagarria osasun-kontseiluan.
- Egutegiak, lan-karteldegiak eta finkoak ez diren langileak egonkortzearen aldeko apustua.
- Ausentziak estaltzeko kudeaketa.
- Helikopteroaren lanpostuen baldintzak hobetzea.
- Bidaiak ordaintzea eta langileek beste baseetara joateko erabiltzen duten denbora aitortzea-
- Lan ordutegian etengabeko prestakuntza gehiago eskaintzea.
Gaiari buruzko nformazio gehiago: Emergentziak zerbitzurako lan-baldintza duinak eskatzeko agerraldia Eusko Legebiltzarrean