Hemeroteca

Barne Mugikortasun Irekia eta Iraunkorra Uribeko ESIan: epea luzatzea

Honen bidez jakinarazten da Uribe ESIko barne-mugikortasun ireki eta iraunkorrerako deialdirako eskabideak aurkezteko epea abuztuaren 17ra arte luzatzen dela.

Aurreko deialdietan lanpostu zehatzen eskaintza egiten zen, deialdi honetan ordea, eta akordio berriari jarraiki, prozesua honako hau izango da:

 

1. Deialdia argitaratu da, eta, bertan, bi eskabide erantsi dira: bata, lehen mailako arretako aukera guztiekin, eta, bestea, ospitalekoekin.

2. Eskatzaile bakoitzak bere aukeraketa egingo du bi zerrendetako bakoitzean, zenbakizko lehentasunaren arabera (ez da nahitaezkoa bi arloetan eskatzea).

3. Prozesua arindu ahal izateko, eskaerak helbide elektroniko honetara bidaliko dira: IDOYA.BASURTONEIRA@osakidetza.eus.

4. Zerrendak lehentasun-ordenaren arabera egingo dira, zentroaren, zerbitzuaren eta txandaren arabera.

 

Hutsik geratzen diren plazak esleitu aurretik, mugikortasun-sistemaren bidez, izena eman duen eta aldez aurreko egokitzapenaren barruan sartzen den profesionalik dagoen aztertuko da.

 

Eskabideak aurkezteko abuztuaren 17ra arte luzatzen da.

Informazio gehiagorako, kontusltatu intraneta.

Hospital urduliz 1