Hemeroteca

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea: zerbitzu-eginkizunen zerrendak egiteko epea irekitzea

Eskabideak aurkezteko epea 2020ko ekainaren 26tik 2020ko abuztuaren 25era bitartekoa izango da.

Honako lanpostu hauek, zerbitzu-eginkizunen bidez betetzeko deialdia ebazten da:

• Laneko osasuneko erizaina

• Osasun mentaleko erizaina

Aurkezteko epea ekainaren 26tik abuztuaren 25era bitartekoa izango da, eta interesdunek BSMOko Langileen Zuzendaritzara (e/María Díaz de Haro, 58 zk., Bilbao-48010) bidali beharko dute eskabidea, beteta eta Osakidetzatik kanpo emandako zerbitzuen ziurtagiriak eta SAPeko Giza Baliabideen kudeaketa-sisteman jasota ez dauden hizkuntza-eskakizunaren egiaztagiriak erantsita.

Zerbitzu-erakundearen sakabanatzea eta tamaina kontuan hartuta, kategoriaren eta kokapenaren araberako zerrenda egingo da, honako aukera hauen arabera:

  • BOMS -  Bermeoko Ospitalea
  • BOMS -  Zamudioko Ospit alea
  • BOMS -  Zaldibarko Ospitalea
  • BOMS -  Bilboko Eskualdea
  • BOMS -  Ezkerraldeko Eskualdea
  • BOMS -  Uribeko Eskualdea
  • BOMS -  Barrualdeko Eskualdea

Baldintzak

• Karrerako funtzionarioa, estatutupeko langilea edo lan-kontratuko langile finkoa izatea.

Osakidetzako zerbitzu-erakundeei atxikia, edo karrerako funtzionarioa edo

Estatuko Osasun Sistemako gainerako osasun-zerbitzuen estatutupeko langile finkoa,

Dagokion kategoria/lanpostu funtzionala.

 

• Zerbitzu aktiboan egotea eta antolakuntzako lanpostuak betetzeko eskaera egitea

Interesdunak jabetzan plaza duen edo zerbitzu aktibora behin-behinean itzultzeagatik atxikita egotea.

 

Eskakizun horiek eskabideak aurkezteko azken egunean bildu eta agiri bidez egiaztatu beharko dira. Osakidetzako langileek ez dute baldintza horiek betetzen dituztela egiaztatu behar.

Dokumentu interesgarriak: 

-Ebazpena

Red de Salud Mental de Bizkaia