Hemeroteca

Bilboko Artroskopia eta Belauna Ikastaroaren argazki-lehiaketa

Azaroan Bilbon ospatuko da Artroskopia eta Belaunari buruzko 4. Kongresua. Hilaren 10 eta 11 bitartean Erizaintzaren XXV. Ikastaroa ospatuko da eta SATSE ekitaldian egongo da.

Artroskopia eta Belaunaren Erizaintzako XXV. Ikastaroa ospatzen dela eta, ekitaldiaren antolatzaileek argazki-lehiaketa bat antolatu dute, azaroaren 10ean eta 11n Bilboko Euskalduna Jauregian ospatuko den kongresuan parte hartuko duten profesionalei zuzenduta. Argazkiaren gaiak artroskopia eta belaunaren erizaintza-esparruarekin zerikusia izan behar du. Edozein zerbitzuan egin daiteke (kirofanoa, larrialdiak, kontsultak, etab.) eta kolorez zein zuri-beltzean bidali daitezke. Lehiaketa irabazten duen argazkiak 300€ko saria jasoko du. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek argazkiak ondorengo helbidera bidali behar dituzte: fotoenfermeria.aeaserod@gmail.com

SATSE Euskadiren laguntza

Euskadiko Erizaintza Sindikatua Artroskopiako Espainiako Elkartearen (AEA) eta Belaunaren Espainiako Elkartearen (SEROD) laguntzailea da eta kongresuan egongo da. Zentzu horretan, SATSEk informazio stand bat jarriko du, bertara hurbildu nahi diren erizainei zuzenduta.

Izen-ematea esteka honen bitartez egin daiteke. Erizaintzako profesionalek ordaindu beharreko prezioa 365€koa da. Erizaintzako ikasleek beherapen garrantzitsua dute ikastaroan, alegia, haientzat inskripzioaren prezioa 70€koa da.

Curso_Artroscopia_Rodilla_concurso_de_fotografia