SATSEk eta SMEk osasuneko profesionalak kontuan hartzea eskatu dute, "Normaltasun berria" eraikitzeko
Euskadiko Erizainen Sindikatuak eta Euskadiko Medikuen Sindikatuak Euskadiko berreraikuntza sozial eta ekonomikorako itunak lortzeko eskatu diote Lehendakariari, Osasuneko sailburuari eta euskal alderdi politikoetako arduradunei. "Horretarako, beharrezkoa da osasun arloko profesionalen parte-hartzea, Osakidetzan arreta hobetzeko ekintzak eta neurriak partekatu nahi baitituzte", aldarrikatu dute.
SATSEko eta SMEko arduradun autonomikoek gutun bidez zuzendu dira arduradun politikoengana, "ez daitezen alferrik galdu medikuen, erizainen, goi-mailako osasun-tituludunen eta fisioterapeuten ezagutza eta esperientzia,Euskadinetorkizunean osasun-arreta hobetzeko lan egin dezaten, egungo krisia amaitu ondoren".
SMEk eta SATSEk defendatzen dute arduradun publikoek eta politikoek osasun-arloko langileei ematen dieten laguntza gauzatu egin behar dela osasun-arloko lantaldeak eratzen direnean. Horretarako, beren interesak eta eskubideak defendatzen dituzten erakunde sindikal profesionalak hartu behar dira kontuan.
Konponbideak
Bai SATSEk eta bai SMEk ere, uste dute egungo osasun-krisiak Osakidetzan lehendik zeuden arazoak larriagotu dituela, esate baterako, behar adina profesional edo baliabide material ez izatearen kasuan. Gainera, beste berri batzuk ere sortu ditu, hala nola norbera babesteko ekipamenduen eskasia edo Covid-19a detektatzeko frogen eskasia, eta konponbide adostu bat eman behar zaoi.
Bestalde, bi sindikatuek berretsi dute, krisia hasi zenetik, administrazioek eta profesionalek maila guztietan lankidetzan aritzeko beharra defendatu dutela. "Gaur egungo osasun krisiaren ondorio larriei aurre egiteko modu bakarra dela uste dugu", gaineratu dute.