Berriak
Enplegua
EPE 23-24-25 Lan-Osasuneko Erizaina: Gainditu dutenen zerrenda argitaratzea
19.11.26 | Euskadi
Enplegu publikoko webgunean EPE 2023-2024-2025eko atalean Lan-Osasuneko Erizain kategoriako gaindituen zerrenda jasotzen duen ebazpena argitaratu da
PDF dokumentuak ikusteko, hautagaiek eremu pribatuan sartu beharko dute, Osakidetzaren enplegu publikoaren webgunearen goiko eskuinaldean dagoen 'Sarbidea' atalaren bidez identifikatuz, 23-24-25 EPE prozesua eta dagokion kategoria hautatuz.
Ebazpen horien aurkako erreklamazioak aurkezteko eta azterketako galderak inpugnatzeko epea gaurtik, 2026ko azaroaren 19tik, abenduaren 2ra arte izango da, biak barne.
Horretarako, 2023-2024-2025eko Osakidetzako webgunean eskuragarri dagoen botoia erabili beharko da esteka honetan, 2023-2024-2025 EPEren Erreklamazioak eta gora jotzeko errekurtsoak - Profesionalak Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikora bideratzen zaituena.
BAKQ edo ziurtagiri elektronikoa beharko dituzu eta behin horretara sartuta, zure datuak aurkeztuko dira eta hurrengo kanpoak bete beharko dituzu; deialdia, prozesu-fasearen aurkako erreklamazioa eta oinarri juridikoak.
Zalantzarik baduzu, jarri harremanetan zure ordezkariarekin. Laguntzeko gaude!
Interesgarria izan dakizuke
11.07.24 | Euskadi
Kontratazio zerrenda. Erizaina, erizain espezializatuak eta Fisioterapeuta.
22.07.24 | Euskadi