Ordezkari sindikalak - Euskadi
ORDEZKARITZA
Ordezkari sindikalak
Hauteskunde sindikaletan lortutako babes handiari esker, gaur egun, mila ordezkari baino gehiago ditugu kolektibo osoaren interesak zaintzen dituztenak
SATSE da osasun arloan ordezkaritza handiena duen sindikatua, hauteskunde prozesuetan lortutako babes handiari esker.
Gaur egun, mila ordezkari baino gehiago ditugu autonomia-erkidego guztietan, baita Ceuta eta Melillan. Gure helburu nagusia erizain eta fisioterapeuta guztien interesak babestea da.
Baliabiderik ez dagoenean izan ezik, SATSEk Erizaintzako eta Fisioterapiako profesionalak dauden lantoki guztiei ematen die estaldura, zentro horiek publikoak edo pribatuak diren kontuan hartu gabe, edota beren jarduera-eremua, izan sanitarioa, soziosanitarioa edo beste batzuk.

Gure ordezkariek, SATSEn afiliatutako profesionalak ez ezik, dagokion zentroko lankide guztiak ordezkatzen dituzte
SATSEko ordezkariak erizaintzako eta fisioterapiako profesionalak dira, eta ondo ezagutzen dute lankideen errealitatea eta problematika; horregatik. Haien ikuspegia hurbilekoa eta nagusiki praktikoa eta erabakitzailea da beti.
Gure ordezkariek, SATSEko afiliatuak ez ezik, dagokion lantokiko lankide guztiak ere ordezkatzen dituzte.
Bere egunerokoan, lantokietan edo Sindikatuaren egoitzetan kokatutako atal sindikaletan, SATSEko ordezkariek informazio- eta aholkularitza-lana egiten dute profesionalentzat interesgarriak diren hainbat gairi buruz, bai lan arloan, bai maila profesionalean.
Profesionalen lan-baldintzei dagokienez, delegatuek edozein langilerentzat funtsezkoak diren gaien berri ematen dute, hala nola kontratu motak, nominak, librantza-txandak, mugikortasun-prozesuak edo enplegu-eskaintzak, besteak beste.
Eta maila profesionalean sindikatuak eskaintzen dituen prestakuntza-ikastaroak, oposizioen prestakuntza, jardunaldiak, ekitaldiak, zerbitzuak eta abantailak.
Era berean, profesionalek zentroko Zuzendaritzaren aurrean dituzten eskubideak defendatzen dituzte, haien arazoak salatzen dituzte eta horiek konpontzeko beharrezko hobekuntzak eskatzen dituzte (plantilla-defizita, baliabide eta bitarteko eskasia, lan-ezegonkortasuna, lan-arriskuak, erasoak, generoagatiko diskriminazioak edo beste arrazoiren bat)...

Barne-mailan, SATSEko ordezkariek ere zeregin oso garrantzitsua dute erakundearen garapenean, presentzia eta parte-hartze aktiboa baitute beren jardun-ildo nagusiak markatzen dituzten bileretan eta batzarretan, bai oraingoetan, bai etorkizunekoetan.
Adibidez, Erizaintzako Sindikatuaren organo gorena den Estatuko Kongresuan (lau urtean behin biltzen da), ordezkari sindikalen ordezkaritza zabal batek boto-eskubidea baliatzen du, hala badagokio, erakundearen lehendakaritza berria aukeratzeko, bai eta erakundearen jarduera markatuko duten etorkizuneko lan-ildoak aukeratzeko ere.
Azken batean, ordezkariak dira Sindikatua bultzatzen duten motorra, gure herrialdeko osasunaren arlo sindikalean duen lidergoari eusteko eta hura sendotzeko.