Aktualitate
SATSE
Erizaintza EPE Egonkortze prozesua: Osakidetzak beste behin ez ditu puntuazio-akatsak zuzentzen
20.12.24 | Euskadi
Izangaien behin-behineko zerrenda argitaratzean emandako zerbitzuen eta prestakuntzaren puntuazioaren kalkuluan hainbat motatako akatsak helarazi dizkiguzue.
SATSEk Osakidetzari jakinarazi dio akatsak izan direla emandako zerbitzuetan: puntuak lanbide-kategoria batean baino gehiagotan zenbatzea, beste herri-administrazio batzuetan egindako zerbitzuak 0,25ean kontatzea, Osakidetzak bezala, eta egiaztatutako prestakuntza ez konputatua, besteak beste. Eskatzen dugu, arazoa handia denez, Osakidetzak ofizioz zuzen ditzala akats horiek, eta hala adierazi diogu.
Era berean, ohartarazi dugu akats informatikoak daudela destinoak Osakidetzaren saretik hautatzerakoan, baita ere aukeratutako destinoak gordetzean eta akatsak daudela eskaeraren egiaztagiria sortzean. Akats horiek berehala konpontzeko eta/edo hautatzeko epea luzatzeko eskatzen dugu.
Osakidetzak jakinarazi digu zuzenketak behin betiko zerrenden bidez egingo direla. Kontuz! Puntuazioan funtsezko aldaketak egon daitezke, eta horrek eragina izan dezake zerrenden hurrenkeran eta plaza lortzeko aukera duten eta ez duten pertsonengan.
Araudiak eskatzen du erreklamazioak indibidualak izatea, eta ezin dugu sindikatu gisa egin.
Horregatik, zure prestakuntza-puntuazioa eta emandako zerbitzuak zehatz-mehatz berrikustea gomendatzen dizugu, egon daitezkeen akatsak antzemateko.
Gogoratu! Garrantzitsua da etorkizunean berme guztiekin plaza finko bat eskuratu ahal izatea.
Erreklamazioak aurkezteko epea abenduaren 27an, ostiralean, amaituko da. Gure laguntza behar baduzu, jarri harremanetan zure ordezkari sindikalarekin.
Interesgarria izan dakizuke
28.07.23 | Euskadi
EPE 2020-21-22-E: Arazoak merezimenduak egiaztatzearekin
01.03.24 | Euskadi