Berriak
Garapen Profesionala
Euskara ikastaroetan izena emateko epea zabalik
16.11.26 | Euskadi
Deialdi osagarria deialdi berezia da eta edonork ezin du edozein ikastaro eskatu (eskaera egin aurretik komeni da 6/2026 Instrukzioa, azaroaren 13koa, kontsultatzea; zehazki, 5.2 atala).
Hain zuzen, 2026-2027 ikasturteko deialdi osagarrian hurrengo aukerak izango dituzte interesdunek:
- Ikastaroa 2026ko urrian hasi ez duten langileek aurrez aurreko bost orduko ikastaroa edo barnetegikoa (lau hilabetekoa edo hilabetekoa) eskatu ahal izango dute, biak lanorduetan.
- Ikastaroa 2026ko urrian hasi duten langileek, aldiz, honako aukerak izango dituzte:
a. Lanorduetan bi orduko ikastaroa egiten ari direnek modulu aldaketa eskatu ahal izango dute; hau da, bi orduko ikastarotik trinkora edo 4 hilabeteko barnetegira, betiere lanorduetan. Hilabeteko barnetegia ezin dute eskatu.
b. Lanorduetan trinkoa edo 4 hilabeteko barnetegia egiten ari direnek matrikula berritzeko edo moduluz aldatzeko eskaera egin dezakete. Eskatu ezin dituzten ikastaro bakarrak autoikaskuntzakoa (lanorduz kanpo) eta hilabete bateko barnetegia izango dira.
c. Hilabeteko barnetegia egin dutenek hilabeteko beste barnetegi bat baino ezin dute eskatu.
d. Autoikaskuntzako ikastaroan ari direnek ezin izango dute ikastaro berririk eskatu.
e. Lanorduz kanpo aurrezko aurreko ikastaroan ari direnek bost orduko ikastaroa edo 4 hilabeteko barnetegia eskatu ahal izango dute, biak lanorduetan.
Izen-emateko eskaera hemen bertan egin dezakezu: eskaera egin
Deialdiari buruzko informazio osoa Intranet korporatiboaren Euskara atalean dago, baita eskaerak aurkezteko aukera ere.
Interesgarria izan dakizuke
04.02.25 | Euskadi
Euskararen hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko IVAPen deialdi berria
08.05.26 | Euskadi