Profesionala

Eusko Jaurlaritzak iragarri du urtarrilean langileen % 2,5eko soldata-igoeragatik 2025eko atzerapenak ordainduko dituela

Behin Osakidetzaren ebazpena argitaratuta, horren berri emango dizuegu

EAEko Administrazio Orokorrak iragarri du, Irekiaren ataritik, 2026ko lehen nominan ordainduko dituela Estatuak onartutako ordainsari-igoerari dagozkion atzerapenak ( % 2,5 2025erako).

Neurri hori bat dator joan den abenduaren 11n onartutako lege-dekretuarekin. Lege-dekretu horrek % 11ko igoera metatua ezartzen du 2025 eta 2028 bitartean lan-kontratuko langileen eta funtzionario publikoen ordainsarietan.

Albiste osoa

Osakidetzak ebazpena argitaratzeko zain gaude, igoera hori nola aplikatzen den baloratzeko. Informatzen jarraituko dugu.