Enplegua

Fisioterapia eta Emagina Egonkortzeko EPE prozesua: Lehiaketaren eta Oposizio-Lehiaketaren erresulten eskaintza eta izangaien zerrenda

Destinoak aukeratzeko epea 5 egunekoa da, 2025eko urriaren 6tik 10era, Osakidetzaren webgunean ematen den eskabide-eredua betez

Gaur, 2025eko urriaren 3an, EPE Egonkortze webgunean argitaratu dira erresulta-eskaintza eta deialdi hauetako izangaien zerrenda jasotzen dituen ebazpena: Fisioterapeutak eta Emaginak, bai lehiaketa sistemakoak, bai lehiaketa-oposizio sistemakoak.

1) I. eranskinean, erresulta-fase honetan destinoa lortzeko aukera duten izangaien zerrenda dago, txanda irekian lortutako azken puntuazioaren arabera ordenatuta.

2) II. eranskinak erresulta-fase honetan txanda irekian hutsik dauden destinoen zerrenda jasotzen du.

Destinoak aukeratzeko epea 5 egunekoa da, 2025eko urriaren 6tik 10era, Osakidetzaren webgunean ematen den eskabide-eredua betez.

Bi faseetan aukera duten pertsonek batera aukeratu beharko dituzte eskainitako destinoak, eta, horrela, destinoak aukeratzeko lehentasuna izango dute.

GARRANTZITSUA: kontuan izan behar da baldintzak betetzen zituzten  pertsonek destinoa garaiz eta behar bezala eskatzen ez dutenek edo destino guztiak aukeratzen ez dituztenek, destinorik ez badute, ondorengo erresulta-faseetan parte hartzeko eskubideak galduko dituztela.

Epe horretan bertan ere aurkeztu ahal izango dira dagozkion erreklamazioak, eta elektronikoki egin beharko dira, Osakidetzaren webgunean ematen den formatuaren bidez.

I. eranskinean jasotako izangaiek Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak egindako azterketa medikoa egin beharko dute. Horretarako, hitzordua eskatu beharko dute zerbitzu-erakundean, aurreko paragrafoan aurreikusitako 5 eguneko epean.

Adi egon! Informatzen jarraituko dugu!