Berdintasuna

"Genero eta Osasun Jardunaldia", Euskadin

EEFEk (Euskadiko Erizaintza eta Fisioterapia Elkartea), SATSErekin lankidetzan, osasun-arloko genero-indarkeriari heltzeko jardunaldia antolatu du azaroaren 29an. Aurrez aurre joan zaitezke edo zuzenean jarrai gaitzakezu online. Izena eman orain, plazak mugatuak dira!
 Jornada de genero y salud celebrada en la la sede de SATSE en bilbao

EFEk (Euskadiko Erizaintza eta Fisioterapia Elkartea), SATSErekin lankidetzan, azaroaren 25ean, Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean, eremu profesional bat garatu nahi du erizaintzako eta fisioterapiako profesionalak generoaren eta osasunaren arloko sentsibilizazioan eta genero-indarkeriaren prebentzioan prestatzeko. 

Genero-indarkeriak ondorio garrantzitsuak ditu emakumeen eta biktima diren adingabeen osasunean. Horregatik, oso garrantzitsua da detekzio goiztiarra, bai eta osasun-arretan garatu behar dugun esku-hartze mota ezagutzea ere. 

Alde horretatik, funtsezkoa da genero-ikuspegia kontuan hartuta lantzeko tresnak izatea erizaintzako eta fisioterapiako profesionalen kasuan, genero-desberdintasunen ondorioak detektatzeko eta horien jarraipena egiteko posizio pribilegiatua baitugu. 

Prestakuntza-jardueraren helburua da erizaintzako eta fisioterapiako ikasleak eta profesionalak berdintasunaren egungo egoerari buruz sentsibilizatzea, oraindik ere irauten duten estereotipo guztiak detektatu eta zuzentzeko eta sexuagatiko diskriminazio-adierazpenak identifikatzeko gai izan daitezen. 

Osasun-arloko genero-indarkeriari heltzea

Jardunaldia azaroaren 29an egingo da Bilbon: 

  • 2023ko azaroak 29 - 15: 30etik 21:00etara 
  • Lekua: SATSE EUSKADI egoitza: Garellano plaza 14 (atzealdea) 
  • Egiaztatua (eskatutako egiaztapena) 
  • Kostua: doan  
  • Izen ematea: 2023ko Azaroaren 8tik 2023ko Azaroaren 22ra 

Bertara joan zaitezke edo zuzenean jarraitu online (streaming). Gogoratu izena ematerakoan modalitate bat edo bestea aukeratu behar duzula: 

Jardunaldiaren egitaraua 

Besteak beste, egunean zehar bi mahai-inguru egingo dira genero-indarkeriaren biktimen prebentzioari, detekzio goiztiarrari eta arretari buruz, eta Nagore Laffage sariak banatuko dira, lunch txiki batekin amaitzeko.