Berriak

Garapen Profesionala

Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetan onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda

Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea hilabetekoa izango da, webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera

Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako behin betiko onartutako eskabideak onartzen dituen ebazpena argitaratu da.

Eskatzaileek Azternet-en kontsultatu beharko dute eskabidearen egoera, onartuak edo baztertuak izan diren jakiteko: «Eskabideak > Hizkuntza-eskakizunak > Eskabideen kontsulta eta jarraipena >IVAPeko ohiko deialdiak (2026-01-23) > Eskaeraren datuak».

Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea hilabetekoa da, webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera (martxoaren 18a), eta Azternet bidez aurkeztu beharko da: «Eskabideak > Hizkuntza-eskakizunak > Eskabideen kontsulta eta jarraipena > IVAPeko ohiko deialdiak (2026-01-23) > Erreklamazio edo errekurtso berria».

Idatzizko azterketari buruzko informazioa martxoaren 31n argitaratuko da IVAPen webgunean.