Berriak
Enplegua
Hizkuntza eskakizunen lehen deialdia 2025: Behin-behineko emaitzak
26.06.25 | Euskadi

IVAPen web-orrian argitaratu dira hizkuntza-eskakizunen lehenengo deialdiaren behin-behineko emaitzak.
Interesdun bakoitzak Azternet-en kontsultatu beharko ditu proben behin-behineko emaitzak: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskaeraren kontsulta eta jarraipena < IVAPen ohiko deialdiak (2025-01-23) < Emaitzak»
Erreklamazioak eta behin betiko emaitzak
Erreklamazio bat aurkeztu nahi izanez gero, adierazitako epearen barruan egin beharko da, Azternet bidez: «Eskabideak < Hizkuntza Eskakizunak < Eskaeraren kontsulta eta jarraipena < IVAPen ohiko deialdiak (2025-01-23) < Erreklamazio/errekurtso berria».
Erreklamatzeko epea (idatzizko azterketa eta ahozko azterketa): ekainaren 27tik uztailaren 4ra, biak barne.
IVAPeko ebaluazio-arloak erreklamazioa aztertuko du. Beraz, proba berriro zuzenduko da (hirugarren edo laugarren zuzenketa izango da, kasu bakoitzaren arabera), eta berrikuspenaren emaitza (Gai/Ez gai) behin betiko emaitzekin jakinaraziko da.
IVAPek ez du zuzenketari buruzko azalpen pertsonalizaturik ematen. Erakunde horrek egiten duen ebaluazio-mota ziurtapen-erakunde bati eta ziurtapen-prozedura bati dagokiona da; hau da, barnekoa (ebaluazio batutzailea) eta ez kanpokoa (prestakuntza-ebaluazioa).
Erreklamazio-fasearen ondoren idatzizko azterketaren emaitzak aldatzen badira, interesdunei ahozko azterketa egiteko deia egingo zaie IVAPen Lakuako egoitzan, behin betiko emaitzak argitaratu aurretik.
Interesgarria izan dakizuke
04.02.25 | Euskadi
Euskararen hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko IVAPen deialdi berria

09.06.25 | Euskadi
Udako euskara ikastaroak lanorduetatik kanpo
21.05.25 | Euskadi