Garapen Profesionala

IVAP: Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2025-2 deialdiko behin betiko onartuak eta baztertuak

Idatzizko azterketa urriaren 25ean egingo da Barakaldoko BECen

Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2025-2 deialdian behin betiko onartutakoen eta baztertutakoen informazioa urriaren 16tik dago eskuragarri IVAPen AZTERNETaplikazioan. Pertsona bakoitzak kontsulta pertsonalizatua egin dezake bertan.
Prozesuari buruzko informazio guztia IVAPen webgunean ikus daiteke.
 

Idatzizko azterketa

Idatzizko azterketa urriaren 25ean egingo da Barakaldoko BECen

Azterketa egunerako jarraibideak (PDF, 452 KB)  (GARRANTZITSUA)

Azterketa eguneko argibide-orria (PDF, 201 KB)

Hauek dira azterketa egiteko orduak eta pabiloiak, perfilka:

A2:    13:30ean, Luxua aretoan (3. solairuan)

B1:    13:30ean, Luxua aretoan (3. solairuan)

B2 :   13:00etan, 1. pabiloian

C1:    09:00etan, 1. pabiloian

C2:    09:00etan, Luxua aretoan (3. solairuan)

Abizenkako banaketa (PDF, 111 KB)

1. pabiloia_Luxua planoak (PDF, 98 KB)