Enplegua

EPE Osakidetza 2018-19: Erizainen behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena

Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea 2024ko martxoaren 15etik apirilaren 15era bitartekoa izango da; lanpostuaz jabetzeko epea, berriz, 2024ko martxoaren 22tik apirilaren 22ra bitartekoa

2024ko martxoaren 14an, Osakidetzaren webgunean argitaratu dira erizain kategoriako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena jasotzen dituzten ebazpenak. 

Zerrendak bistaratzeko, Osakidetzaren webgunean sartu behar duzu, eta, ondoren, elektronikoki identifikatu "Sarbidea" atalean, zure NANarekin eta pasahitzarekin. 

Epeak hauek dira: 

  • Zerrenda horren aurkako gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea 2024ko martxoaren 15etik apirilaren 15era bitartekoa izango da, biak barne. 
  • I. eranskinean daudenentzat, lanpostuaz jabetzeko epea 2024ko martxoaren 22tik apirilaren 22era artekoa izango da; izan ere, "izendapenaren ebazpena" EHAAn martxoaren 21ean argitaratzea aurreikusten da. Halaber, epe hori izango da izendapen-ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoak jartzeko. 

Esleitutako destinoaz jabetzeko, interesduna Osakidetzako Erakunde Zentraleko egoitzara joan beharko da, eta hitzordua eska dezake (tlfn. 94 500 63 38/94 500 61 50), honako agiri hauekin: 

  • NANa, pasaportea edo gidabaimena. 
  • T.I.S. edo Gizarte Segurantzako Kartilla. 
  • Osasun-azterketaren ziurtagiria, Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuak emana. 
  •  Inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizi ez izanaren zinpeko aitorpena edo promesa. Osakidetza-euskal osasun zerbitzuak emango du agiri hori. 
  • Elkargoko kide izatearen ziurtagiria, kategoriaren oinarri espezifikoek hala eskatzen dutenean. Ziurtagiri horrek 15 eguneko balioa du, eta elkargoaren webgunearen bidez eska daiteke. 

 
Esleipenduna Osakidetzan edo beste osasun-zerbitzu batean lanean ari bada, lanpostuaz jabetzeko, behar besteko aurrerapenaz eskatu behar dio zerbitzu-erakundeari lanpostua uzteko. Lanpostuaz jabetu eta hurrengo egunean hasiko dira lanean. 
Lanpostuaz jabetzea eragozten duen egoera batean egonez gero, kontsultatu Osakidetzara deitzean. Hitzordua eskatzeko telefono berean sartzeko epea luzatzea eskatu beharko da. 


• Dokumentu honetan jabetza hartzeko informazio guztia kontsulta dezakezu. 

Destinoa lortzen ez duten pertsonak 

Destinoa lortzen ez duten pertsonek II. eranskina (prozesua plazarik gabe gainditu duten pertsonak) eta III. eranskina (prozesutik kanpo utzitako pertsonak) kontsultatu behar dituzte, akatsik izanez gero dagokion erreklamazioa egin ahal izateko. Garrantzitsua da erreklamatzea akatsen bat izanez gero, puntuazioan dauden desadostasunek ondorioak baitituzte kontratazio-zerrendetan. 

Zalantzaren bat baduzu, jarri harremanetan zure SATSEko ordezkariarekin!