Aktualitate
Garapen Profesionala
SATSEk lortu du Osakidetzak onartzea beste autonomia-erkidego batzuetako lanbide-garapena aldi baterako langileentzat
17.12.24 | Euskadi
SATSEk profesionalen arteko diskriminazioaren aurka borrokatzen du, eta, horregatik, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira jo genuen, Madrilgo Osasun Zerbitzuak aitortutako karrera-maila duen eta Osakidetzak aitortzeari uko egiten zion lankide baten eskubideak defendatzeko.
Azken Mahai Sektorialean, Osakidetzak ebazpen-zirriborro bat aurkeztu du hura aitortzeko, eta argi daukagu hori SATSEk langile finkoen eta ez-finkoen arteko tratu-diskriminaziorik ezari buruz irabazitako epaiaren ondorio zuzena dela, nahiz eta orain bere ekimena bezala irudikatu.
Era berean, eskatu dugu zirriborroaren testuan sartzeko pertsonek behin bakarrik egin behar dutela eskaera, eta onartu ondoren, langile finkoekin egiten den bezala, ofizioz aplika dadila ondorengo kontratuetan. Maila berri bat egiaztatu behar denean bakarrik aurkeztu beharko litzateke berriz.
Azkenik, SATSEk dagokion atzeraeragina aitortzea eskatu du, ordainsariak baitira.
Zure eskubideen alde borrokatzen dugu!
Interesgarria izan dakizuke
24.10.24 | Euskadi
Karrera profesionala aitortzeko eskaeren argitarapena
06.11.24 | Euskadi