Garapen Profesionala
SATSE ARABA: Eman izena zauri kronikoen ikastaro berrian!
Ikasi zauri kronikoak identifikatzen, tratatzen eta prebenitzen, gaian adituak direnen eskutik. Izen-ematea zabalik urriaren 23tik 30era.
24.10.24 | Euskadi
SATSE Arabak Zauri Kronikoen Ikastaroaren edizio berri bat abiarazi du, erizainentzat. Ikastaro hau funtsezkoa da osasun publikoko arazo garrantzitsu hori kudeatzeko beharrezkoak diren gaitasunak eskuratzeko. Izan ere, arazo hori behar bezala artatzeak eragin handia du pazienteengan eta osasun-sistemetan.
Ikastaroaren helburu nagusiak :
- Zauri kronikoak etiopatogeniaren arabera identifikatzea eta Sailkatzea.
- Erizaintzako profesionalek eskaintzen dituzten zainketen kalitatea hobetzea.
- Ikasi zauri mota bakoitzerako apositu eta bendaje egokiak aplikatzen.
- Orbaintzean eragina duten faktoreei heltzea, hala nola nutrizio-egoerari, lotutako gaixotasunei edo pazientearen ingurune psikosozialari.
Datak:
- Asteazkena, azaroak 6, 08:15etik 14:15era
- Osteguna, azaroak 7, 15:30etatik 21:30etara
Izen-ematea:
- Afiliatuak: DOAKOA (10€-ko fidantzarekin, ikastarora joatean itzuliko dena).
- Afiliatu gabeak: 80 € (itzulgarriak ez direnak).
- Izen-ematea zabalik urriaren 23tik 30era http://cursos.satse.es/alava estekan.
Irakasleak:
- Alba Iglesias (Zauri Kronikoen Kudeaketa Integraleko Masterra)
- César Rodríguez (Zauri Kronikoen Kudeaketa Integraleko Masterra)
Ez galdu aukera eta eman izena gaur bertan!
Interesgarria izan dakizuke
22.11.23 | Euskadi
Zauri kronikoei buruzko ikastaroa SATSE Araban
05.02.24 | Euskadi