Ekintza Sindikala

GOFE

Arabako gizarte-zerbitzu publikoen errealitatea

SATSE Euskadik elkarretaratzea egin du Arabako Gizarte Zerbitzuak desegitearen aurka

SATSE Arabak, beste sindikatuekin batera, GOFEko Langileen Batzordeak Arabako Gizarte Zerbitzuen eraispena salatu nahi du:

  • Adineko Pertsonen  arloan, egoitza-plazen % 20 inguru publikoak dira.
  • Desgaitasuna duten pertsonen arloan, plazen % 37 publikoak dira. Azken baliabide publikoa 2002an inauguratu zen, Lakua Arriaga Okupazio Zentroa.
  • Adingabearen eta Familiaren Arloan, Geroa Etxea da baliabide publiko bakarra. Esku pribatuetan, 20 baliabide daude arlo horrekin lotuta.

Gizartegintza Arloak bere gain hartzen ditu zerbitzu horiek:

  • Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako arreta eta baliabideak, gaixotasun mentala duten pertsonentzako baliabideak, bazterketa eta marjinazio egoeran dauden pertsonentzako egoitza zentroak, eta eguneko zerbitzuak, egoitzak, etxebizitza komunitarioak eta eguneko zentroak. Zerbitzu horiek guztiak esku pribatuetan.
  • Arau orokorra da GOFEk eskaintzen dituen gizarte zerbitzu asko pribatizatzea: garbitegia, garbiketa, sukaldea, harrera, podologia, ile-apainketa, animazio soziokulturala, estimulazio psikikoa, errehabilitazioa, aholkularitza juridikoak, mantentze-lanak...
  • Mendekotasunaren Legea indarrean sartu zenetik, egoitza-eremuan bizi diren pertsonak mendekotasun handikoak dira, arreta-ereduak aldatu egin dira, eta horrek ez du ekarri plantilla handitzea, adabakiak besterik ez. Lanaldiaren % 100etik beherako dedikazio-lanpostuak eta  aldi baterako kontratuak sortu dira. Lanpostu horien % 99 emakumeek betetzen dute.

Horren aurrean, Langileen Batzordeak berriro salatzen  du prekarioko lana sortu dela eta kalitatea galdu dela Arabako Gizarte Zerbitzu Publikoetan.

Langile-faltaren zailtasunei sistema informatiko zaharkitu bat gehitu behar zaie, atzerapenak eta Arabako herritarrei behar adinako arreta ez ematea eraginez.

Horregatik guztiagatik, profesionalekin bildu gara egoera salatzeko.

Zure eskubideen alde borrokatzen dugu!