Ekintza Sindikala

Bilbo Basurtu ESI

Erizainentzako autokontzertazioa: ez zaitzatela engainatu

La Casillako pabiloian gripearen txertaketa-puntu masibo bat ireki denez, zuen lan- eta ordainsari-baldintzei buruzko informaziorik eta gardentasunik eza adierazi diguzue

SATSEtik:

  • ESIko Pertsonen Zuzendaritzari eta Erizaintzako Zuzendaritzari informazioa eskatu diegu zuen kontratazioaren prozedurari, antolaketari, kudeaketari eta inplikatutako langile guztien ordainsari-baldintzei buruz.
  • Hotzari aurre egiteko berehalako neurriak hartzeko eskatu genuen, eta dagoeneko jarri dituzte BEROGAILUAK txertaketa-geletan eta administrazio puntuetan.
  • "Txertodromoan" beren ordutegitik kanpo lanean ari diren osasun-zentroetako erizainei behar bezala ordain diezaieten borrokatzen ari gara:
    • Zuzendaritzak baieztatu digunez, ordu horiek "lanaldiaren luzapen" gisa ordainduko dira; beraz, ordu eta erdi orduko, lanegunetan, eta 2 ordu orduko, jaiegunetan edo gauez.

Ordainsari egokia ez bada ere, gutxienez kontratatutako pertsonaren orduko prezioari egokitzea eskatu dugu, hau da, haren aldagaiak sartzea: hirurtekoak eta garapen profesionala.

Argi gera dadila!

ORDAINSARI HORI EZ DA ZUZENA, Ez zaitzatela engainatu!

Gauzei beren izenez deitu: Beste zentro edo zerbitzu batean bazaude, zure ohiko zentroan ez ezik... AUTOKONTZERTAZIOA EGITEN ARI ZARA, eta dagokiona ordaindu behar dizute

NAHIKOA DA DISKRIMINAZIOAREKIN! Borondatezkoa da, ezetz esan!