Ekintza Sindikala

Emergentziak

EMERGENTZIAK – ECMOaren kudeaketa

Irtenbidea ez da eskumenak ukatzea, baizik eta gaitasun horiek berme, prestakuntza eta baliabideekin aitortzea eta babestea

Azken hilabeteotan zuen ezinegona adierazi diguzue ECMOaren kudeaketari dagokionez, ez baititu betetzen aurreikuspen tekniko, antolamenduzko eta segurtasun kliniko guztiak, zuen lanean eta prozesu hau gauzatzeko baldintzetan eragina dutena.

SATSEk argi dauka:

- ECMOaren kudeaketa Zuzendaritzaren eta Kudeaketa Taldearen erantzukizuna da soilik, ez langileena.

- Erizaintza erabat gaituta dago teknika hori bere gain hartzeko, betiere baldintza egokiak badaude:

  • Prestakuntza nahikoa eta eguneratua.
  • Beharrezko bitartekoak eta baliabideak.
  • Antolamendu segurua eta tresneria behar bezala prestatua.

Beraz, ez dugu onartzen erizaintzaren gaitasun profesionala zalantzan jartzea.

SATSEren ekintzak

SATSEk Emergentzietako eta Osakidetzako Zuzendaritzetara jo du egoera salatzeko eta berehalako konponbideak eskatzeko:

ECMO programaren antolaketa-egitura birdefinitzea.

  • Langileei informazioa ematea, bide egokiak erabiliz.
  • Zerbitzua betetzeagatik eta bertan parte hartzeagatik bidezko ordainsaria ezartzea.
  • Langile guztiei berariazko prestakuntza eskaintzea.
  • Beharrezko baliabide materialez hornitzea.
  • Gai hori zuzendaritzarekin egingo den hurrengo bileran aztertuko da.

Gainera, SATSEk bere aholkularitza juridikoarekin kontsultatu du profesionalak balizko gorabeheretatik babesteko jarraitu beharreko prozedura.
 

EcMO AKTIBAZIO BATEN AURREKO PROZEDURA:

Txandan bazaude — koordinazioan edo basean— eta ECMO asistentziara joateko esaten badizute, hala egin behar duzu. Hala ere:

🔹 Trebatuta bazaude eta trebatu gabeko beste pertsona batekin bazaude, edo

🔹Ez bazaude trebatuta eta trebatutako langileei laguntzen badiezu edo bakarrik joaten bazara,

📄 Utzi idatziz Zuzendaritzari zure egoeraren berri ematen.

SATSEk idazki-eredu bat jartzen du zure eskura: jarri harremanetan zure ordezkariarekin jasotzeko.

Irtenbidea ez da eskumenak ukatzea, baizik eta gaitasun horiek berme, prestakuntza eta baliabideekin aitortzea eta babestea.

LAGUNTZEKO GAUDE! ZURE ESKUBIDEAK EXIJITZEN DITUGU!