Ekintza Sindikala

Txagorritxu Ospitalea

SATSEk salatu du Txagorritxuko bloke kirurgikoko aldagelek ez dutela araudia betetzen

Laneko Prebentzio eta Ikuskaritzako Oinarrizko Unitatean salaketa jartzeaz gain, neurri zuzentzaileak eskatzen ditugu, ORAIN!

Espazio txikiak dira, pasabide estuak dituzte, eta oso zaila da bertan aldatzea.


SATSEk Txagorritxuko erizainen eta fisioterapeuten baldintzak hobetzeko borrokan jarraitzen du. Horren adibide da ospitaleko bloke kirurgikoko aldagelei buruz aurkeztu dugun salaketa.

Instalazio horiek ez dute betetzen laneko osasunaren eta segurtasunaren arloko araudia:

  • Espazio txikiak dira, pasabide estuak dituzte, eta oso zaila da bertan aldatzea.
  • Ez dute langile guztientzako armairu nahikorik, eta horietako asko gaizki kokatuta daude, baita komunen edo pasabideen barruan ere.
  • Aldagela mistoetako langileen pribatutasuna ez da errespetatzen

 

Zer ekintza egiten ari gara?

  • Salaketa Prebentzioko Oinarrizko Unitatean
  • Zuzendaritzari neurri zuzentzaileak eskatu Segurtasun eta Osasun Batzordean
  • Salaketa Lan Ikuskaritzan

SATSEn zure laneko segurtasun eta osasunaren alde borrokatzen dugu!