Ekintza Sindikala
Osasun Mentala
SATSEk Osasun Mentaleko Erizainak Lehen Mailako Arretako arreta psikologikoaren hedapenean sartzeko eskatu du
Bizitzako ondoezen talde-arretari heltzeko Lehen Mailako Arretan psikologo sanitarioak sartuko dituen proiektu pilotu bat hedatu denez, SATSEk nabarmendu du ildo horretako apustu seguru bat Osasun Mentaleko Erizain Espezialistak direla, Osakidetzan dagoeneko existitzen den figura

Azpimarratu dugu balio garrantzitsua direla detekzioan eta sisteman pertsonen igarobidea erraztean, bai lehen mailako arretatik arreta espezializaturantz, bai egonkortasun-aldietan lehen mailarantz itzultzean.
Osasun mentalaren eremuan EPA edo ospitale-loturako erizainen ildo berean lan egitea proposatzen dugu, lehen mailako eta komunitateko erizainekin matrize bat ezarriz.
Erizain horrek buru-nahaste arineko egoeretan ere jardun dezake, hala nola antsietatean, doluan eta egokitze-nahasmenduetan. Izan ere, psikologoaren figura taldean planteatzen da, eta zentro berean artatuko lirateke, espezializatura bideratu beharrik gabe.
Osakidetzak proposamena baloratzeko konpromisoa hartu du.
Erlazionaturiko edukia
Aktualitate
12.05.23 | Euskadi