Ekintza Sindikala

Emergentziak

Informazio falta eta nahasmendua Tolosako eta Elgoibarko anbulantzietako langileen subrogazioaren aurrean

Egoera hau OSAkidetzaren hurrengo mahai sektorialean jorratzea eskatzen dugu

Gipuzkoako anbulantzia-zerbitzuko langileen subrogazioa iragartzen duen Irekian argitaratutako albistea dela eta, lanpostu horietarako mugikortasunean izandako aldaketak eta Larrialdietako langileengan izan ditzaketen ondorioen inguruan sortzen ari diren zalantzak direla-eta, SATSEtik honako hau jakinarazi nahi dizuegu:

  • SATSEk langileen bide beretik izan du egoeraren berri, eta, beraz, mugimendu horren inguruko informaziorik, negoziaziorik eta gardentasunik eza salatzen dugu.
  • Subrogazioa hitzarmen kolektibo jakin batzuetan aurreikusitako figura bat da, zerbitzuen kudeaketa-ereduaren aldaketetan enpleguaren jarraitutasuna bermatzeko helburuarekin. Hala ere, Osakidetzaren eremuan aplikatzeak berariazko azterketa bat eskatzen du, eragina izan baitezake hainbat alderditan, hala nola plazen horniduran, barne-mugikortasunean, lan-eskaintza publikoko prozesuetan eta giza baliabideen plangintzan.
  • Osakidetza Gipuzkoako Anbulantzien ordezkariekin bildu den bitartean, EZ DU EGIN Larrialdietako langileen ordezkariekin, haiei ere eragiten dien prozesu baten berri emateko eta prozesu hori negoziatzeko.

 

Zer egin du SATSEk?

  • Idatziz jo dugu Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzara, prozesuaren egungo egoerari buruzko informazioa eskatzeko.
  • Egoera hori hurrengo urtarrileko Mahai Sektorialean lantzeko eskatu dugu.
  • Azkenik, adierazi nahi dugu jarrera horrek ez duela zalantzan jartzen subrogazioak eragindako langileen profesionaltasuna, baizik eta Erizaintzaren eta Larrialdietako eta Osakidetzako langile guztien eskubideak eta interesak zaintzeko betebeharrari erantzuten diola.

Informatzen jaraituko dugu!