Ekintza Sindikala

Erandio Goikoko Osasun Zentroa

Zuzendaritzaren konpromisoa lortu dugu: gainkargari helduko dio Erandio Goikoko Osasun Zentroan

Salatzen dugu zentro honetako agendak gainezka daudela, eta horrek gainkarga eta estresa eragiten diela zentroko erizainei

Erandio Goikoa Osasun Zentroko profesionalek gainkarga-egoera helarazi digutenez, Erizaintzako Sindikatuak jakinarazi dio Erizaintzako Zuzendaritzari premiazko konponbideak bilatu behar direla.

Salatzen dugu zentro honetako agendak gainezka daudela, eta horrek gainkarga eta estresa eragiten diela zentroko erizainei. Horregatik, honako neurri hauek berehala hartzeko eskatzen dugu:

  • Lanpostu hutsak betetzea (kontratazioan eskaini gabeak)
  • Erizain gehiago zentroan, onartezinak diren agendei aurre egiteko.

 

Aurrera goaz!

Hainbat harreman izan ondoren, Uribe ESIko Zuzendaritzak egoera horri aurre egin behar zaiola onartzea lortu dugu.

Gainera, erizaintza indartzeko konpromisoa hartzea lortu dugu, kupoko absentziak betez eta Lehen Mailako Arretako Unitateari errefortzua emanez.

SATSEk Uribe ESIko Lehen Mailako Arretako zentro guztien estaldura egokia eskatzen du.

Zure eskubideen alde borrokatzen dugu!