Hemeroteka
SATSEk material egokia eta osasun-langile guztientzat etengabeko jarraipena eskatzen du
31.03.20 | Euskadi
Erizainen Sindikatutik, SATSE-tik, erizainen, fisioterapeuten eta osasun esparruan lan egiten duten gainontzeko profesionalen segurtasuna gure lehentasun nagusia izaten jarraitzen duela gogoratu nahi dugu.
MOEk (Munduko Osasun Erakundea) gomendatzen duen moduan, lehentasunezkotzat jotzen dugu osasun-langileen jarraipen sistematikoa egitea COVID-19 detektatzeko, isolamenduan dauden edo kasu positiboko pazienteekin harremanetan daudenak lehenetsiz. Metodo horrek detekzio goiztiarra ahalbidetuko luke, eta familien, gainerako profesionalen eta artatutako pertsonen segurtasuna bermatuko luke. Gogoratu behar da osasun-langileak kutsatzen direnean sintomarik gabeko aldian, inguruko pertsonak kutsa daitezkeela. Horregatik, ezinbestekotzat jotzen dugu profesional guztien etengabeko jarraipena.
Horrela, Mikel Sanchez-ek, Osakidetzako Plangintza zuzendariak, igande honetan emandako datuen arabera, Euskadin koronabirusagatik kutsatutako sei pertsonatik bat osasun kolektibokoa dela baieztatu du, hau da, euskal infektatuen %16a.
Datu honek adierazten duenez, mila profesional inguru izan dira kutsatuak euren lanaren garapenean, Covid19arengatik gaixotuak zeuden pazienteak zaintzen zituzten bitartean hain zuzen ere. Guzti honek gure lana baldintza egokietan egiteko segurtasunik eta protokolorik ez daukagula adierazten du.
Aurkeztutako datuen arabera, argi dago materialik ez dugula, eremu pribatuan eta soziosanitarioan bereziki, ezta babesik ere, batzuetan ematen dizkiguten segurtasun-ekipoak aproposak ez baitira.
Beraz, NBE egokiak eskatzen ditugu arreta optimoa eman ahal izateko, bata iragazgaitzak eta maskararilak, erraz hondatu edo apurtzen ez direnak eta behar bezala babesten gaituztenak, irizpide zientifikoetan oinarrituta dauden protokoloen arabera, eta ez material faltaren arabera.
SATSEk dokumentu bat prestatu die langileei, norbera babesteko ekipamendua ez izateagatik edo egoera txarrean egoteagatik sortu daitezkeen edozein arrisku-egoera salatzeko eta etorkizuneko erreklamazioak jasota uzteko.
Halaber, komunitate-transmisioko egoeran egonda, osasun-zentroetako langile guztiek, gutxienez, maskara kirurgiko bat izatea eskatzen dugu, sintomarik gabeko aldian birusaren transmisioa mugatzeko; izan ere, eta burutzen dugun lanaren ondorioz, ezinezkoa egiten zaigu herritarrei eskatzen zaien 1,5 metroko distantziak mantentzea.
Ezinbestekoa da Osasun Sailak ahalegin guztiak egitea langile guztientzako ekipo egokiak lortzeko, pandemia honi aurre egiteko, guztion osasuna eta osasun-sistema mantentzea dugulako jokoan.

Interesgarria izan dakizuke
10.12.15 | Euskadi
SATSE Euskadi te desea feliz navidad
11.12.15 | Euskadi