Hemeroteka
SATSEk erizainen eta fisioterapeuten baldintzak hobetu ditu Aita Menni Ospitalean
28.04.23 | Euskadi
Gipuzkoako Erizainen Sindikatuak Aita Menni Ospitalearen hitzarmena sinatzea lortu du, Arrasateko ospitale psikiatrikoko erizainen eta fisioterapeuten lan-baldintzak hobetuko dituena. “Negoziazioaren erabateko blokeo-egoeran geunden, eta hilabeteetako lanaren ondoren, akordio hau lortu dugu”, azaldu dute.
“Hasiera bat da, gure helburua hitzarmena hainbat puntutan hobetzea baita, aldaketa edo garapen handia behar baitute”. Hitzarmen berriak langileen soldatak, pizgarriak eta antzinatasuna hobetuko ditu, eta, horrez gain, lanaldia murriztuko du eta norberaren aukerako egunak aldi berean hartzeko aukera zabalduko die langile gehiagori.
Hitzarmen hau SATSEko ordezkarien lanaren emaitza da. Ordezkari horiek joan den abenduan aukeratuak izan zirenlehen aldiz enpresa-batzorderako hauteskundeetan. “Eskerrak eman nahi dizkiegu erizainei, fisioterapeutei eta hainbat profesionali, lan hori egiteko konfiantza eman zigutelako”.
Gogoratu behar da abenduan hauteskunde sindikalak egin zirela Gipuzkoako zentroan eta horiek arrakasta handia izan zutela SATSErentzat. “Aurkeztu ginen lehen hauteskundeetan, SATSEk bi ordezkari lortu zituen, aukera zitzakeen lau ordezkarietatik, eta horrek garaipen handia dakar sindikatu gisa”, azaldu dute.
Interesgarria izan dakizuke
01.07.20 | Euskadi
SATSE Euskadik lehendakarigaiak elkarrizketatu ditu
06.08.20 | Euskadi