Prentsa oharrak
Osasun Politika
SATSE Euskadik osasun-sistema publiko baten aldeko manifestazioak babestu ditu
31.01.25 | Euskadi

Euskadiko Erizainen Sindikatuak babestu egin ditu OPA Herri Plataformak koordinakundean bildutako herri-plataformek osasun-sistema publiko baten alde deitutako manifestazioak.
SATSEk doako sistema publiko indartsu eta unibertsal baten aldeko apustua egiten jarraitzen du, plantilla nahikoa, prekarizatu gabea eta lan-baldintza duinekin bermatuko duena, euskal herritarrei kalitatezko osasun-arreta eskaintzeko.
SATSE bat dator, gainera, Lehen Mailako Arreta indartzeko beharrarekin, osasun-sisteman sartzeko ate gisa, eremu hori gaitasunez eta giza baliabide eta baliabide material nahikoz hornituz, horrela pertsonen osasunerako eskubidea hobetzeko.
Negoziazioa
SATSEren ustez, ezinbestekoa da lan-harremanetan oreka berrezartzea, negoziazio kolektiboari eta horren funtsezko elementuei errespetu osoz, eta, horrez gain, enplegu publikoari eustea eta sinatutako akordioak betetzea eskatzen du.
Horregatik guztiagatik, sindikatuak erizainei eta fisioterapiari mobilizazioetan parte hartzeko gonbita egin die. Mobilizaziook 2025eko otsailaren 1ean izango dira, bihar, honako toki hauetan:
- GASTEIZ - 12:00 - BILBO PLAZA
- BILBO - 12:00 – JESUSEN BIHOTZEAN
- DONOSTIA - 17:00 – BOULEVARD
Erlazionatutako prentsa-oharrak


27.09.23 | Euskadi