Berriak
Enplegua
EHAAn argitaratu dira EPE 20-21-22+E-ren erresulta-faseen oinarriak
11.08.25 | Euskadi

Oinarri berriek SATSE Euskadik aurkeztutako alegazioak jasotzen dituzte. Destinoak aukeratzeko 5 egun naturalera luzatzeko eskatu genuen. Era berean, lanpostuaz jabetzea luza daiteke oporrak edo aldi baterako ezintasun-egoeran edo lizentzia eta baimenen egoeran egotea bezalako kasuetan.
Hutsik dauden destinoak izangaiek egindako hautaketaren eta puntuazioaren arabera esleituko dira.
Esleipendun izateko aukera duten izangaiek destinoa aukeratu behar badute, 5 egun naturaleko epea emango zaie hautaketa egiteko. Horretarako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean dagoen eskabide-eredua erabiliko da. Destinoak aukeratzeko behar den informazioa hautaketa-prozesuaren ohiko fasean egin den bezala emango da.
Destinoen eta hautagaien kopurua hainbestekoa izatea aurreikusten denez, aurrez aurreko saio batean destinoak aukeratu eta ondoren behin betiko esleitu ahal izateko aukera egon daiteke. Kasu horietan, hautagaiak deituko lirateke destinoak aurrez aurre aukeratzeko Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren egoitzan.
Destino bat lortzeko aukera duten pertsonen zerrenda egin ondoren, ebazpena emango da. Ebazpen horretan, esleipendunen zerrenda jasoko da eranskinean, eta web-orrian argitaratuko da.
Izendapena argitaratu ondoren, esleipendunek 5 egun baliodun izango dituzte lanpostuaz jabetzeko, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Lanpostuaz jabetzea adjudikazioduna izan den zerbitzu-erakundearen egoitzan egingo da, eta, horretarako, beharrezkoa izango da aldez aurretik hitzordua hartzea.
Lanpostuaz jabetzeko unean, ezinbestekoa da Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuak egindako azterketa medikoa izatea; beraz, esleipendunek hitzordua eskatu behar dute esleitutako destinoa dagoen erakundean.
Epe hori luzatu ahal izango da honako kasu hauetan:
- Oporrak emanda daudela egiaztatzea
- Aldi baterako ezintasun-egoeran dagoela egiaztatzea
- Beste lizentzia edo baimen batzuk dituela egiaztatzea
Interesgarria izan dakizuke

04.04.25 | Euskadi
EPE 20-21-22 Emagina: Izangaien behin-behineko zerrenda

27.03.25 | Euskadi