Profesionala

Osasun-arloko profesionalen prestakuntzarako bekak eta laguntzak

Eskabideak irailaren 16tik aurrera eta hilabeteko epean aurkeztu ahal izango dira   

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak profesional sanitarioen prestakuntzarako beka eta laguntzen deialdia egin du 2025. urterako. Eskabideak irailaren 16tik aurrera aurkeztu ahal izango dira, hilabeteko epean, www.euskadi.eus, webgunearen bidez. 
 
• Graduondokoetarako bekak eta laguntzak emango dira estatuko zentroetan, edo prestakuntza-egonaldiak atzerriko zentroetan, hainbat eremutan gaitasun aurreratuak eskuratzeko. Eta atzerriko zentroetan egonaldiak egiteko, osasun-zientzien arloarekin lotutako arlo guztietan ezagutza areagotzeko. 
 
• Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte unibertsitate-titulua duten pertsona fisikoek, Euskadin erroldatuta badaude gutxienez urtebete lehenagotik, eta egoitza-sistemarekin prestakuntzarik egiten ez badute. 
 
• Beka edo laguntza bakoitza, guztira, ezin izango da hilean 1.500 eurotik gorakoa izan, eta gehienez ere urtebeterako emango da, prestakuntza-jarduera luzeagoa izan arren. 

Informazio gehiago