Berriak

SATSE

Doako campusa eta OPOFUDEN espezialistentzat

SATSEk 2023-2024-2025 EPEa prestatzeko funtsezko bi tresna eskaintzen dizkizu

Erizain eta fisioterapeuta kategorietarako 23-24-25 EPEaren 1. fasean egin dugun bezala, SATSEk erizain espezialisten eskura jarrriko du EPEaren oinarrizko campuserako doako sarbidea, bateria komunaren eta espezifikoen erantzunak barne, baita 2 simulakro ere, proba prestatzeko aukera emanez.


Era berean, OPOFUDENen campusa ere eskuragarri dago, entrenamendua zabaldu eta azterketaren funtsezko edukiak indartu nahi dituztenentzat, entrenamendu praktiko batekin eta eduki aurreratuetarako sarbidearekin.


Indartu zure prestaketa eta ahaztu papera

OPOFUDENen campusak azterketa simulakroetan eta test monografiko espezifikoetan oinarritutako prestakuntza intentsiboa eskaintzen du. Tresna honek aukera ematen du galderak formatu errealista batean lantzeko, neurtutako denborarekin eta berehalako emaitzekin "klik batean", eta horrek erroreak eta hobekuntza-arloak azkar identifikatzea errazten du.

Denbora gutxi baduzu eta erantzun zuzenen % 100era hurbildu nahi baduzu, hauxe da zure campusa.

Entrenatu edonondik!

Plataformak simulazioak mugarik gabe errepikatzeko aukera ematen du, ezagutzak sendotzen lagunduz, eta aurrerapenaren jarraipen zehatza eskaintzen du gaikako estatistiken bidez. Baliabide hau osasun mentaleko eta lan-osasuneko espezialistentzat, baita emaginentzat ere eskuragarri egongo da 50 euroren truke prestaketa-aldi osorako.

Bi tresna horiek prestakuntza optimizatzeko, errendimendua hobetzeko eta hautaketa-prozesuan plaza lortzeko aukerak handitzeko diseinatuta daude.

AURREZ IZENA EMAN https://cursos.satse.es/euskadi web orrialn sartuta
 

Aprobetxatu aukera hau: praktikatu lasai eta lortu zure emaitzarik onenak.

Zuk aukeratu modalitatea!